4 de junio de 2014

EAJ-PNV-K FISKALARI ESKATU DIO EGUNKARIA AUZIAREN AMETS GAIZTOAREKIN BUKATZEKO.



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok esan du, Egunkaria auzia hasieratik oinarririk gabekoa izan dela.



Gaurko albistea da Egunkaria auziko epaileak, Carmen Zubimendik, auzi ekonomikoa artxibatu duela, ustezko delituak preskribatuta daudelako. Hala ere, fiskalak bost eguneko epea du epailearen erabakiari helegitea aurkezteko. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile, Markel Olanok fiskalari eskatu dio Egunkaria auzia berriz irekitzeko helegitea ez aurkezteko.

Era berean, Olanok honakoa gogorarazi du: “hamaika urte pasa eta gero, badirudi Egunkaria auzia amaitzear dagoela. Eta auzia berriro gogoratzerakoan, auzipetuak eta pasa duten sufrimendu guztia datozkit gogora”. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak auzipetu guztiei elkartasuna adierazi die.

Markel Olanok, halaber, esan du Egunkaria auzia hasieratik oinarririk gabekoa izan dela. Hori dela eta, Olanoren ustez, auziaren amets gaiztoarekin amaitu beharra dago eta, une honetan, hori fiskalaren esku dago. Beraz, fiskalari eskatzen diogu epailearen erabakia errespetatzeko eta auzia berriro irekitzeko helegitea ez aurkezteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario