Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok
honakoa esan du: “Erakundeak arduratsu aritu ziren Euskadiko enpresei laguntzeko
zerga-neurriak hartu zituztenean, izan ere, helburua zen enpresak eta
lanpostuak mantentzea”.
Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanok eta Ogasuneko eta Finantzetako
foru diputatu Helena Francok Batzar Nagusietako batzorde iraunkorrean
parte-hartu dute gaur goizean. Bertan, atzo Herri-Dirubideen Euskal
Kontseiluaren bileraren berri eman dute. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritza eta
foru aldundiak ados jarri ziren Europako Batasunaren isuna ordaintzeko. Gogoan
izan, Europar Batasunak Euskadiko erakundeei isuna jarri ziela “opor fiskalak”
direlakoak garaiz ez itzultzeagatik.
Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok
honakoa esan du: “Erakundeek akordioa lortu dute Herri-Dirubideen Euskal
Kontseiluan eta berri hori oso ona da. Izan ere, Herri-Dirubideen Euskal
Kontseiluak ondo kudeatu du opor fiskalen gaineko berri txarra. Gogoan izan,
Europar Batasunak Euskadiko erakundeak behartu dituela euskadiko enpresei
laguntzeko 90.hamarkadan hartutako zerga-neurriak itzutzera. Eta garai hartan
ekonomia-egoera oso larria zen”.
Ildo beretik, Olanok adierazi du, erakundeak arduratsuak izatea eta herri
ikuspegia izatea ezinbestekoak direla gertatutakoari aurre egiteko. Orduan,
Euskadiko erakundeek hainbat neurri hartu zituzten eta, horretarako, Marsella,
Holandan edo Irlandan hartutakoetan oinarritu ziren. Gainera, gogoratu behar
da, garai hartan Marsellan %45eko zerga-mailegua eskatu zutela erakundeek eta
neurri hori bera hartu zutela Euskadiko erakundeek. Baina aitzitik, Europar
Batasunak bakarrik isuna jarri zien Euskadiko erakundeei.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak segidakoa
azpimarratu du: “Garai hartan erakundeak arduratsu aritu ziren eta neurriak
hartu zituzten Euskadiko industriari laguntzeko. Horrelako neurririk hartu izan
ez balute, enpresak baztertuko zituzketen eta, hori, Euskadiko ekonomiarentzat
kolpe larria izango zitekeen. Izan ere, garai hartan langabezi tasa oso handia
zen – %25 – eta industrializazioan atzera egiteko arriskua zegoen”. Hortaz, Markel
Olanoren ustez, hartutako neurrien helburuak segidakoa izan ziren: enpresei
laguntzea eta lanpostuak mantentzea.
Azkenik, Europar Batasunak Euskadiko erakundeei laguntzak itzultzeko
eskariari buruz, Markel Olanok honakoa esan du: “Uste dut erakundeen jarrera
egokia izan dela. Izan ere, enpresei lehenbailehen laguntzak itzultzeko
eskatzea edo ondasunak bahitzea ez zen konponbidea, industriari kalte handia
egiteko arriskua baitzegoen eta, ondorioz, ehunka lanpostu galtzeko arriskua
zegoen”. Horrenbestez, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak Ogasuneko
eta Finantzetako foru diputatu Helena Francoren iritziarekin bat egin du eta
asko poztu da gertatutakoaren ondorioz Gipuzkoako enpresa bakar batek ere ez
duelako itxi behar izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario