Batzarkide jeltzale Martin Ibaberen ustez,
batzorde-txostengilean taldeak ados jartzeko aukera zegoen eta, gainera, Amarako
auzotarrekin aspaldi dagoen zorra kitatuko zuten.
Batzar Nagusiek ez dute batzorde txostengilerik egingo Karlos lehena bidea
kentzeko. Gaur goizean Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean Bildu,
Aralar eta PP alderdien batzarkide-taldeek ez dute onartu PSEren proposamena.
Behin batzordea amaituta, EAJ-PNVren batzarkide taldeko ordezkari Martin Ibabek
honakoa esan du: “Pena da, izan ere batzorde txostengilean irtenbideak lortzeko
aukera izango genuen, eta bereziki, Martuteneko biribilgunean epe ertain eta
luzera egin beharreko lanak ezagutzeko aukera izango genuen”. Horren harira,
Ibabek gogorarazi du, egun Martuteneko biribilgunea gainezka dagoela eta baldin
eta Karlos lehena kentzen bada trafiko hori guztia zein Atotxako autobus geltokitik
ateratako trafikoa hartuko lituzkeela.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa adierazi du: “Batzorde
txostengilea egitea oso aukera ona zen. Izan ere, batzarkide-talde guztiek
konpromisoa hartuko zuketen ados jartzeko, bai arlo teknikoan, bai
aurrekontuan. Argi dago aurrekontuetan dagoela irtenbidea, baina kopuru zehatza
jakiteko benetako beharrak jakin behar dira. Eta horretarako, ezinbestekoa zen
batzorde-txostengile hori egitea”.
Martin Ibabek, halaber, gogorarazi du, lehengo legealdian Karlos lehena
kentzeko azpiegiturak egin zirela: “Izan ere, egun ez ginateke Karlos lehenaren
kentzeari buruz hitz egiten ibiliko, baldin eta Urumeako autobia egin izan ez
balitz. Eta horrenbestez, Amarako auzotarrekin aspaldi dagoen zorra kitatuko genuke”.
Ildo beretik, Martin
Ibabe harrituta dago, PPren jarrera dela-eta: “Ez dugu
ulertzen zergatik ez dagoen ados. Izan ere, Donostiako Udalan egiten ari den
batzordearen antzekoa da. Ulergaitza da Udalaren batzordean parte-hartzea eta
Batzar Nagusietakoa beharrezkoa ez ikustea”.
Azkenik, Ibabek Bilduren jarrera alderdikoia salatu du: “Koalizioak hiru
urte daramatza agintzen bai Donostiako Udalan, bai Gipuzkoako Foru Aldundian,
eta epe horretan ez du ezer egin. Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru
dipuatu Larraitz Ugartek informazio nahasia eman du. Gaur gauza bat esaten du
eta bihar guztiz kontrakoa”. Gainera, batzarkide jeltzalearen iritziz,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuan Bilduk erakutsi du borondaterik ez
duela: “Bilduk ez du egin aurrekontu-sailik bidea kentzeko edo bidea kentzeko
behar diren proiektuak egiteko. Beraz, gaia konpontzeko unea da eta baldin eta
Bilduk ez badu aurrekontu-sailik egiten Karlos lehenako bidea kentzeko,
EAJ-PNVk aurrekontuari zuzenketa egingo dio. Orduan ikusiko dugu zein den
Bilduren benetako borondatea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario