Batzarkide-talde jeltzaleak gogorarazi du, Karlos lehena
bidea kentzea lehentasuna dela eta, era berean, honakoa kritikatu du: Bilduk ez
du ezer egin bidea kentzeko eta, ondorioz, auzotarrak haserre daude.
2014ko ekainean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide taldeek segidako
foru araua onartu zuten: Enplegua eta ongizatea indartzeko Foru Araua, hain
zuzen ere, 2013ko aurrekontuaren soberakinaren 15 milioi euro hainbat
proiektutan inbertitzeko Foru Araua. Bertan, oposizioko batzarkide taldeek
zuzenketa bat adostu zuten: hain zuzen, Karlos lehena bidea kentzeko zuzenketa,
non eta, Foru Aldundiari eskatzen zioten idazteko Martuteneko biribilgunea
berritzeko proiektua eta Marrutxipi eta Urumeako saihesbidearen arteko lotura
egiteko proiektua.
Behin Foru Araua onartu eta hiru hilabete igarota, EAJ-PNVren
batzarkide-taldeak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz
Ugarteri eskatu dio, lehenbailehen izen bereko batzordean parte-hartzeko eta
honako galdera erantzuteko: “Zergatik ez du bete Karlos lehena bidea kentzeari
buruzko aurrekontu-saila, eta hain zuzen ere, bidea kentzeko hain garrantzitsu
diren Martuteneko biribilgunea berritzeko eta Marrutxipi eta Urumeako
saihesbidearen lotura egiteko proiektuak idazteko aurrekontu-saila?”.
Horren harira, batzarkide jeltzale Martin Ibabek segidakoa esan du: “Jakin
nahi dugu aurrekontu-saila zenbatean bete duen, baina, batez ere, zein pauso
egin dituen aipatutako bi proiektuak idazteko eta, baldin eta baten bat egin
badu, proiektu horiek zein egoeratan dauden”. Era berean, Ibabek Larraitz
Ugarteri eskatu dio, azaltzeko proiektua nor egiten ari den, eta hain juxtu
ere, Foru Aldundiaren teknikarien esku dagoen ala lehiaketa publikoa antolatuko
duen.
Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, EAJ-PNVk beti lehenetsi izan
duela Karlos lehena bidea kentzea eta jeltzaleek hala adierazi dutela bai
legealdiko aurrekontuen gaineko eztabaidetan, bai 2013ko aurrekontuaren
soberakina inbertitzeko ekainean izandako eztabaidan. Izan ere, eztabaida
horietan guztietan EAJ-PNVk ekimenak egin ditu Karlos lehena bidea kentzeko.
Eta era berean, Martin Ibabek gogorarazi du, Karlos lehena bidea kentzea
lehentasuna dela Amarako auzotarrentzat zein Donostia hiriarentzat.
Azkenik, Ibabek honakoa kritikatu du: “Bilduk ez du oraingoz ezer egin.
Bakarrik denbora alferrik pasatzen utzi du eta ez du aurrera egin. Eta,
ondorioz, auzotarrak haserre daude. Hori dela eta, ezinbestekoa da
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak Batzar Nagusietako
izen bereko batzordean parte hartzea eta, bertan, azaltzea zergatik ez duen
bete oraindik Karlos lehena bidea kentzeko adostutako aurrekontu-saila”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario