EAJ-PNVren batzarkideak honakoa adierazi du: “Badago alderik Espainia
eta Eskoziaren artean. Estatu
espainiarrak ez die herritarrei galdetu nahi, izan ere, ez du aintzat hartzen
Espainia ez den beste naziorik. Eta, bitartean, Eskoziak lehenetsi ditu
politika, demokrazia eta herritarrek bere etorkizuna erabakitzeko duten
eskubidea”.
Gipuzkoako
Batzar Nagusiek Eskozia zoriondu dute gaur arratsaldean, irailaren 18an
egindako demokrazia-ariketagatik. Orduan, eskoziarrek independentziaren gaineko
erreferenduma egin zuten. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Xabier
Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Eskoziak eta Erresuma Batuak esfortzu
handia egin dute eskubide demokratiko baten ariketa egiteko, hain zuzen ere,
erabakitzeko eskubidea. Eta prozesua modu oso naturalean egin dute eta
erreferendumaren emaitza errespetatu dute”.
Ildo
beretik, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Horretarako, Eskoziak eta Erresuma
Batuak etengabe negoziatu dute akordioa egin arte eta, betiere, bi nazioaka
existitzen direla aitortuta”. Hortaz, batzarkide jeltzaleak adierazi du
Espainia eta Eskoziaren artean badagoela alderik: “Estatu espainiarrak ez die
herritarrei galdetu nahi, izan ere, ez du aintzat hartzen Espainia ez den beste
naziorik. Eta, bitartean, Eskoziak lehenetsi ditu politika, demokrazia eta
herritarrek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea”.
Era
berean, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, Estatu espainiarran ez dute galdetu nahi
eta, egun, adibidea Katalunian bertan dugu. Izan ere, Katalunian eztabaida
zuzenbide arlora eraman nahi izan dute, eztabaida demokratikoa izan behar
duenean. Eta horrek egiten ditu ezberdinak Espainia eta Eskozia. Gainera,
Eskoziako prozesuak argi erakutsi du Euskadin ere aske erabakitzeko prozesu bat
egitea posible dela.
Azkenik,
hona hemen Ezeizabarrenaren hitzak: “Eskozian independentziaren gaineko gaiei
buruz eztabaidatu dute. Hori dela eta Espainiako Gobernuari eskatzen diogu,
Erresuma Batuko adibidea jarraitzeko eta, beraz, baimena emateko euskal
hiritarrei bere etorkizunari buruz galdetuak izateko”. Era berean, Xabier
Ezeizabarrenak aldarrikatu ditu euskal eskubide historikoak, hau da,
erabakitzeko eskubidea eta gure herria eraikitzeko eskubidea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario