Batzarkide-talde
jeltzaleak eskatu du lehenbailehen Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru
diputatu Iñaki Errazkinek izen bereko batzordean parte hartzeko eta, bertan,
hondakinen azpiegituren gaineko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa
proposamena aurkezteko.
Behin Gipuzkoako Foru
Aldundiak proposatutako hondakinen azpiegituren gaineko Lurraldearen Arloko
Planaren aldaketa ezagututa, EAJ-PNVk salatu du Bilduk Osinbeltzeko
zabortegiaren errealitatea ezkutatu duela eta legea urratu duela.
Batzarkide-talde jeltzalearen
bozeramaile Markel Olanok azaldu du,
Foru Aldundiaren txostenak berak diola Bilduk proposatzen duen Osinbeltzeko
zabortegiak akuiferoak kutxatzeko aukera handiak dituela, izan ere, harrobia
iragazkorra da. Hori dela eta jeltzaleek Iñaki Errazkin foru diputatuari
honakoa eskatu diote: “Adarra ez jotzeko ez zestoarrei, ez gipuzkoarrei, eta
behingoz egia esateko: alegia, Osinbeltzeko zabortegia ez dela zabor bizigabeak
hartzeko, baizik eta zabortegi kutsakorra dela”.
Era berean, Olanok
Bilduren Gipuzkoako hondakinen kudeaketa iluna eta gardentasun eza salatu ditu:
“Berriro ere, Bilduk kudeaketa iluna egin du. Izan ere, ez du Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu Lurralde Arloko Plana aldatzeko txostena,
Osinbeltzeko harrobiaren erabilera aldatzeko . Beraz, Bilduren aginteko foru
gobernuak bizkar eman die Gipuzkoako Batzar Nagusiei eta gipuzkoarrei eta,
gainera, legea urratu du, izan ere, Foru Aldundiaren web orrian iragarki txiki
bat jarri du eta, horrenbestez, herritarrek 30 egun dituzte aldaketa
proposamenari zuzenketak aurkezteko, hain zuzen ere, hondakinen azpiegituren
gaineko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa proposamenari”.
EAJ-PNVren bozeramaileak,
halaber, segidakoa salatu du: “Bilduk egin nahi duena legea urratzen du. Izan
ere, Lurraldearen Arloko Plana aldatu nahi du, Foru Araua ukitu gabe, hain
zuzen ere, PIGRUG hondakin plangintza arautzen duen 7/2008 Foru Araua”. Horren
harira, Markel Olanok gogorarazi du,
Lurraldearen Arloko Plana dekretu bat dela eta Foru Araua baino ierarkia
gutxiagoko araua dela eta, beraz, plana aldatzeko Foru Araua aldatu behar da.
Baina aitzitik, Bilduk ez du ierarkia hori errespetatu nahi eta, hori, ilegala
da. Izan ere, Errazkinek bere borondatea nagusitu nahi du eta ez du kontuan
hartu nahi Batzar Nagusien gehiengoaren erabakia”.
Azkenik, hona hemen Olanoren
hitzak: “Hori guztia dela –eta, EAJ-PNVren batzarkide-taldeak eskatu du
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkin izen bereko
batzordean parte hartzeko eta, bertan, hondakinen
azpiegituren gaineko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa proposamena
aurkezteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario