Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok adierazi du, EAJ-PNVk herritarrak
babestuko dituela, hain zuzen ere, modu boluntario eta irabazi asmorik gabeko
batean Gipuzkoan behar gehien duten pertsonekin lan egiten duten herritarrak.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek
gaur goizean onartu dute Kabiaren gaineko Foru Araua. Behin araua onartuta,
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok salatu du, ezker abertzalearen
ereduak ez duela sinesten gipuzkoarrengan, eta honakoa esan du: “EAJ-PNVk
herritarrak babestuko ditu, hain zuzen ere, modu boluntario eta irabazi asmorik
gabeko batean Gipuzkoan behar gehien duten pertsonekin lan egiten duten
herritarrak”.
Era berean, Olanok
adierazi du, gaur berriro ere irudikatu dela bi ereduen arteko talka dagoela
Gipuzkoan gizarte politikak kudeatzeko. Horren harira, salatu du, Kabiak bereak
egin nahi dituela gizarte politika guztiak eta, horretarako, kudeaketa publiko
zuzena egingo duela. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak
ohartarazi du, Gipuzkoak arriskuan duela egungo gizarte politiken eredua, hain
zuzen ere, eredugarria den eredua.
Markel Olanok, halaber,
honakoa esan du: “Ezker abertzaleak eredu publikoa hedatu nahi die gizarte
osoari zein enpresei. Eta helburua segidakoa da: guztia kontrolpean izatea,
izan ere, ezker abertzaleak ideologia lehenesten du”. Hortaz, Olanok salatu du,
Bilduk tresna lortu duela bere erabaki politikoa betetzeko, hain zuzen ere,
egungo gizarte zerbitzuen puntako eredua aldatzeko erabaki politikoa betetzeko.
Eta gainera, Bilduri ez dio axola erabiltzaileei gizarte zerbitzuen kalitatea
bermatzea.
Azkenik, hona hemen
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen hitzak: “Gure eredua honakoa
da: gipuzkoarrongan eta gipuzkoarrok antolatzeko
dugun gaintasunarengan sinesten dugu, Gipuzkoan behar gehien dutenei
laguntzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario