Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok honakoa azaldu du: “Ekonomia sustatzea
lehentasuna da EAJ-PNVrentzat, eta horren harira, kontrako bi eredu daude: alde
betetik, EAJ-PNVk Gipuzkoan industriaren alde egiten du krisiari aurre egiteko
eta,bestetik, Bilduk ez du industria lehenesten”.
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen
bozeramaile Markel Olanok oso argi hitz egin du gaur eguerdian: “Ez gara ados
jarri eta, ondorioz, EAJ-PNVk osoko zuzenketa mantenduko du eta, beraz, ez du
onartuko Foru Aldundiaren aurrekontua”. Olanok adierazpenok prentsaurrekoan
egin ditu, behin EH Bilduren ordezkariekin Batzar Nagusietan egindako bilera
amaituta. Jeltzaleen bozeramaileak azaldu duenez, bileran honakoa agerian
gelditu da: “Ekonomia sustatzea lehentasuna da EAJ-PNVrentzat, eta horren
harira, kontrako bi eredu daude: alde batetik, EAJ-PNVk Gipuzkoan industriaren
alde egiten du krisiari aurre egiteko eta, bestetik, Bilduk ez du industria
lehenesten”.
Horren harira, Markel Olanok
azpimarratu du, EAJ-PNVk Gipuzkoako enpresei laguntzeko estrategia landua duela
eta estrategia horrek hiru fase dituela: lehena, Gipuzkoako enpresa
esportatzaileak sustatzea; bigarrena, zerbitzu-enpresak bultzatzea; eta azkena,
kontsumoa sustatzea”. Baina aitzitik, Olanoren iritziz, EH Bilduk ez du enpresa
traktore esportatzaileekin hitz egiten eta, beraz, ez du horiek laguntzeko
asmorik, izan ere, Bilduk enpresen aurkako ideología aurreiritziak ditu”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen
bozeramaileak segidakoa esan du: “Prozesuaren oinarri izan da ekonomia
sustatzeko Foru Araua, eta hain zuzen ere, Bilduren dokumentuak ez ditu
errespetatzen eta betetzen Foru Arauaren filosofia, estrategia eta oinarrizko
printzipioak”. Hortaz, Markel Olanok
EAJ-PNVren lehentasunak azaldu ditu: “Ekonomia eta lana sustatzea, eta
industriaren egitura mantentzea, izan ere horiei esker orain arteko
gizarte-ongizate maila izan dugu. Hori dela eta, uste dugu, industria babestea
ezinbestekoa dela krisiari aurre egiteko”.
Olanok, halaber, Olanok honakoa
azpimarratu du: “Ekonomia sustatzeko foru araua aurrekaria da Gipuzkoan, izan
ere, ez du onartuko aldez aurretik pentsatu gabeko erabakirik hartzea, hain
zuzen ere, Bilduk etengabe egiten duena. Beraz, EAJ-PNV koherente izango da,
onartutako araua errespetatuko du eta, ondorioz, Bilduren estrategiaren aurka
bozkatuko du, hain zuzen ere, krisiari aurre egiteko estrategiaren aurka”.
Azkenik, abenduaren 10ean,
asteazkenean, izango da ekonomia sustatzeko Bilduren dokumentuaren eta osoko
zuzenketen gaineko eztabaida eta bozketa Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Orduan,
seguru asko, Batzar Nagusien gehiengoak ez ditu bi dokumentuak onartuko eta,
ondorioz, aurrekontua luzatuko da Gipuzkoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario