2 de septiembre de 2011

EAJ-PNVK EGUNGO AHT-AREN PROIEKTUAREN MUGAK GAINDITZEKO PROPOSAMENA EGIN DU, AHT-A DONOSTIATIK IGARO DADIN

Eneko Goia, Markel Olano eta Arantza Tapia
Merkantziak Donostiako erdigunetik ez igarotzeko saihesbideak, eta Donostia eta Irun arteko Renferen ibilbidearen AHTrako egokitzapenak azpiegitura berriek sor dezaketen eragina murriztuko dute.





Donostiako EAJ-PNVren udal taldeak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren batzarkide taldeak prentsaurrekoa egin dute, Gipuzkoatik zein Donostiatik Abiadura Handiko Trenaren igarotzearen inguruan aurkeztu dituzten proposamenak azaltzeko asmoz. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean EAJ-PNVren bozeramaile Arantza Tapiak gogoratu duenez, Essen-en Euskal Ygrekoa proiektu estrategikotzat hartu zen, Estatu Espainiarra Europarekin lotura egiten duen ardatz atlantikoaren barne baitago; eta Eusko Jaurlaritzari zati mugakidea definitu, exekutatu edo modu onenean lotu gabe utzi duela egotzi dio.

Ildo beretik, Tapiak honakoa adierazi du: “EAJ-PNVk Euskadi eta Akitaniaren arteko harremanen aldeko jarrera eduki du beti. Orain, Euskadi antolatzeko aukera dugunean, AHTa eraikitzeko aukera aprobetxatu behar dugu. Zergatik itxaron behar dugu frantzesek bere estatuarekin egingo dutena erabakitzen duten arte? Zergatik itxaron behar dugu Estatu Espainiarrak eta Frantzesak lotura berria adosteko bilerak noiz hasiko dituzten zain?

Honenbestez, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean EAJ-PNVren bozeramaileak Lopezen gobernuari segidako kritika egin dio: “soilik Estatu Espainiarrarekin egin daitekeen konexioan, bai Madrilera bai mediterraneora, interesa erakutsi dute. Egingo diren obren artean ez dago Astigarraga/Donostia eta Irunen arteko lotura. Euskadik eta Gipuzkoak ezin dute horrelako atzerapenik jasan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak dena Estatu Espainiarraren esku utzi du, nahiz eta jaurlaritza eta Sustapen Ministerioaren arteko itunean Bergara eta Irunen arteko zatia Lakuari dagokiola jarri”. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, iritzia eman dezan eta Gipuzkoako zein Euskadiko interesak defendatu ditzan.

Arantza Tapiak azaldu duenez, EAJ-PNVk aurkeztutako proposamenarekin Irun muga izateari uzten dio. Era berean, Tapiak ondorengoa nabarmendu du: “Gure proposamenak Eusko Jaurlaritzak planteatzen duen irtenbidea hobetzen du; alabaina, Renferen bidea aprobetxatzen du, beraz, ez dira bide berriak eraiki behar”.

“DONOSTIARAKO HELBURU UTZIEZINA DA”

Bestalde, Donostiako EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaile Eneko Goiak zehaztu duenez, aurkeztutako proposamenarekin Donostiak AHTaren ibilbidean egongo da, eta ondorioz, Euskal Ygrekoaren barruan, transbordorik, bide aldaketarik edota aukeratutako norakoaren arabera Astigarragarainoko tokialdatzerik gabe.

Ildo berean, Goiak azpimarratu duenez, eskema berri honek trenbide-saihesbide bat egiteko aukera ematen du, eta Donostiako erdigunetik merkantzia arriskutsuak ez dira pasako. Ildo beretik, segidakoa esa ndu: “Honenbestez, intermodalidade osoa lortzen dugu Atotxa/Tabakalera gunean; alta, jarduera ekonomikoak, sortzaileak eta berritzaileak garatzeko aukera garrantzitsua izango du”.

Jeltzaleen bozeramailearen aburuz, Donostiak AHTk eskeiniko dizkion mugikortasunerako, turismorako eta aukerak ekonomikoak aprobetxatu behar ditu; Madril eta Bartzelonarekin zein Parisekin lotura bermatzen direlarik. Eneko Goiaren ustez, Donostiarako helburu utziezina da; nahiz eta batzuk soilik hegoaldera begiratzen duten, argi izan behar dugu etorkizuna iparraldetik ere pasatzen dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario