14 de septiembre de 2011

EAJ-PNVREN IRITZIZ, ETXEGARATEN BIDESARIA JARTZEKO ERABAKIA, EUROPAKO BATASUNETIK IRITSIKO DEN AGINDUARI AURRE HARTZEA ZEN.

Arantza Tapia
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Batzordean EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Arantza Tapiak segidakoa esan du: “Orain aldundiak, ostruka bezala, burua lurpean sartu nahi badu eta bidesaririk ez jartzea erabakitzen badu, urte batzuk barru Europak jarri behar duela agintzen dionean inposaketari erantzun beharko dio. Gure ustez, hobe da bakoitzak, ahal duen unean, hartu beharreko neurriak hartzea”.

EAJ-PNVk gaur goizean Etxegaraten Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesaririk ez jartzeko hartu duen erabakiari buruz iritzia eman du. Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Batzordean jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Arantza Tapiak esan duenez, “Etxegaraten bidesaria jartzeko erabakia, Europako Batasunetik iritsiko den aginduari aurre hartzea zen”.

Ildo beretik, Tapiak ondorengoa azaldu du: “Etxegaraten Bidesaria jartzeko erabakia ez zen diru-sarrera gehiago lortzeagatik hartu; baizik eta, Europako agindu baten arabera errepideak erabiltzeagatik, garraiotik kanpoko kostuak bezala ezagutzen diren tasak, hasieran pisu jakin bateko kamioek, gero pisu gutxiagokoek eta azkenik auto pribatuek, ordaindu behar direlako da”.

Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, “aurreko gobernuak erabaki horri aurre hartu nahi izan zion; izan ere, nahiago dugu gure lurraldea modu eraginkorrean kudeatu eta gure ustez egokienak diren neurriak hartu, Europak agintzen duenari itxaron gabe”. Beraz, Arantza Tapiak segidakoa esan du: “Orain aldundiak, ostruka bezala, burua lurpean sartu nahi badu eta bidesaririk ez jartzea erabakitzen badu, urte batzuk barru Europak jarri behar duela agintzen dionean inposaketari erantzun beharko dio. Gure ustez, hobe da bakoitzak, ahal duen unean, hartu beharreko neurriak hartzea”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario