Biharko osoko bilkuran, batzarkide taldeek Espainiako banderaren inposaketa salatzen duen plakari buruzko ebazpen-proposamena eztabaidatuko dute.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Epaitegi Gorenaren epaiari erantzun tinkoa emateko; hain zuzen, foru jauregiaren sarreran daogen plaka kentzeari buruzkoa, non eta Espainiako bandera lege aginduz dagoela salatzen den”. Honenbestez, Olanok Bilduren gobernuari dei egin dio, “beste plaka bat jartzeko, Gipuzkoako Plazako lorategietan, aldundiaren aurrean eta bertan, Espainiako banderaren inposaketaren gaineko epaiari aipamena egiteko eta, era berean, gure talde zein banakako eskubideak aldarrikatzeko, bereziki, adierazpen askatasunari buruzkoak”.
Halaber, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunaren iritziz, “plaka berriak epaiaren aginduz kendutakoaren testua aipatu beharko du”. Markel Olanok, orobat, haserre jarraitzen du epaiarengatik, eta segidakoa gogoratu du: “Epaiak eraso egiten dio Gipuzkoako herritar gehienen iritziari”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario