Gipuzkoako Batzar Nagusietan ebazpen-proposemena onartu da, eta bertan aldundiari honakoa eskatu zaio: Foru Aldundiaren eraikineko plakaren gainean Epaitegi Gorenaren kontrako epaiaren aurkako jarrera hartzeko.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “Epaitegi Gorenaren epaia, auzitegiaren jarrera agintzailearen islada da eta, gainera, herritar gehienen iritziaren aurkakoa da”. Ildo beretik, Olanok segidakoa esan du: “Euskal gizarteak berezko epai-sistema behar du, izan ere, Epaitegi Gorenaren iritzia gipuzkoarron iritzitik oso urrun dago”.
Era berean, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen eledunaren hitzak: “Epaia onartezina da eta, beraz, Batzar Nagusietan ekimena aurkeztu dugu, non eta aldundiari eskatzen eta babesa ematen diogun, inposaketa horren aurkako jarrera har dezan eta plaka kendu ez dezan”.
Honenbestez, Markel Olanok eskaria zehaztu du: “Alde batetik, epaiaren aurkako jarrera hartzeko eskatzen diogu; eta bestetik, gobernuak izango dituen aukeren artean honakoa proposatzen dugu: aldundiaren eraikinaren kanpoaldean, hain zuzen, Gipuzkoa Plazako lorategietan, beste plaka bat jartzeko eta, bertan, lehenengo epaia zein bigarrena azaltzeko”.
Azkenik, Olanoren ustez, “plaka berri honek modu formalean protesta egiteko beste era bat izango da; izan ere, gure aburuz, epaia onartezina da, alabaina, gipuzkoar gehienen iritziaren eta adierazpen askatasunaren aurkakoa da”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario