Markel Olanok esan duenez, “diputatuaren jarrerak kolokan jartzen du kudeatzen ari den erakundearen sinegarritasuna”.
Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako foru diputatu eta aldundiaren bozeramaileak, Batzar Nagusietan agertu da, urtarrilaren 17ko prentsaurrekoan esandakoak zehazteko. Orduan, Larraitz Ugartek honakoa esan zuen: “Argi dugu aurreko kudeatzaileak sortutako 92milioi euroko zorra ordaindu behar dugula (…), nahiz eta larriena 92milioi euroko desfasea izan. Nire galdera honakoa da: non dago diru hori?”. Jeltzaleen bozeramaile Markel Olanoren aburuz, “diputatuak datuak manipulatu zituen, herritarrak nahasteko helburuarekin”. Honenbestez, Larraitz Ugarteren jarrera salatu du, eta segidakoa esan du: “Ugarte andrearen politika egiteko eraren oinarriak gezurra eta manipulazioa dira”.
Olanoren iritziz, “gezurra da desfaserik edo zulorik egon denik, diputatuak esan bezala. Aldaketak eta osagarriak egin ziren; hots, proiektu berriak. Are gehiago, proiektu hauek idatziak, justifikatuak, aurrekontua eginak eta, azkenik, Bidegiren kontseiluak aho batez onartuak izan ziren”. Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa azpimarratu du: “Gainera, Bide Azpiegituretako orduko foru diputatuak eta Bidegi-ko zuzendariak hainbat agerraldi egin zituzten, gertatutakoaren berri emateko”.
Halaber, Markel Olanok azaldu duenez, duela astebete aldundiak komunikabideei helarazitako koadroa, “manipulatua dago, izan ere, informazioa izkutatzen du. Hau da, salneurriak berrikusteko mekanismoa ez dute aipatzen, legez Foru Aldundiak kudeatutako lanetan kontuan hartu behar denean eta, ez ordea, Bidegik kudeatutakoetan. Gainera, aldaketa zein osagarri nabarmenak izandako hainbat lan ez dituzte aipatzen, besteak beste, Zorroagako Tunela, Andoaingo 131 saihesbidea, Urnietako saihesbidea edo Pasaiakoa. Azken honek kontratuaren etetea ere izan zuen”.
Honenbestez, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “diputatuaren jarrerak kolokan jartzen du kudeatzen ari den erakundearen sinesgarritasuna eta, berebat, lan ezinhobea egiten duten teknikari zein profesionalak mintzen ditu. Gainera, Bidegiren kontseiluko alderdi politikoen gaitasun teknikoa zalantzan jarri du; alabaina, honakoa esan du: euren lana egiterako orduan fedea oinarri dute. Onartezina da”. Hori dela eta, Larraitz Ugarteri eskatu dio, “bide horretatik ez jarraitzeko” eta, beraz, “herritarrak nahastu gabe kudeatzeko zein komunikatzeko eta, ondorioz, iraganari begiratzeari uzteko”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario