24 de enero de 2012

EAJ-PNVK LIDERGOA ETA INPLIKAZIOA ESKATU DIZKIO MARTIN GARITANORI, GIPUZKOAKO UDALERRIEN FINANTZAZIO GABEZIA DELA ETA.

Jeltzaleen batzarkide taldeak Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu du, udal finantzazioari buruz aldundiaren eta udalen arteko negoziaketen berri emateko.

Azkeneko astean Gipuzkoako udalerrietako alkate eta zinegotziak arduratuta daude udalen finantza zein ekonomia egoeragatik. Diru-bilketaren jeitsieraren ondorioz, Gipuzkoako udalek ekonomia zein finantza beharrei ezin dizkiete aurre egin, hain zuzen, aurrekontuak onartzen ari direnean.

Jeltzaleen bozeramaile Markel Olanok honakoa azaldu du: “Diru-bilketaren aurreikuspenak gaindituak izan dira ekonomia egoera zailagatik. Honenbestez, udalek Foru Aldundiari malgutasuna eskatu diote gelditzen zaiena ordaintzeko; Bildu, ordea, aurka dago”. Era berean, EAJ-PNVren eledunak azpimarratu duenez, “Bilduren gobernuak gaitasuna eta lidergoa izan behar du – aurreko gobernuak eduki zuen bezala – eta udalekin hitz egin behar du ordainketa zatitzeko; izan ere, Diputatu Nagusiari lidergoa eta erakundeen arteko elkarrizketa eskatzen zaizkio. Udalek aldundiari inplikazioa eskatzen diote. Orobat, Diputatu Nagusiari ez zaio soilik manifestazioetan ikusi behar; alabaina, aldundian egon behar du udalen egoera latzari irtenbidea emateko”.

Markel Olanok, berebat, segidakoa gogoratu du: “Duela hilabete, hain zuzen, 2011ko abenduan, ebazpen-proposamena onartu genuen eta, bertan, aldundiari eskatu genion udalei dirua itzultzeko hiru urteko epea emateko. Aldundiak neurria bete behar du”.


Hori guztia dela eta, Olanok iragarri duenez, “Martin Garitanoren agerraldia eskatu dugu, lehenik, egoeraren berri emateko; bigarrenik, Batzar Nagusiek hartutako erabakia nola beteko duen azaltzeko; hirugarrenik, negoziazioen berri emateko; eta azkenik, egoerari aurre egiteko hartuko dituen neurriak azaltzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario