13 de enero de 2012

EAJ-PNVREN USTEZ, LARRAITZ UGARTEK BERE GAITASUN EZA NAGUSIKERIAREKIN EZKUTATZEN DU

Jeltzaleen batzarkide taldeak salatu du, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuaren jarrera agintzailea; eta, ondorioz, Batzar Nagusietako mahaiari babesa eskatu dio, “horrelako erantzunik berriro ez jasotzeko; izan ere, erakundeari errespetua faltatzen ari zaio”.

Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek EAJ-PNVk egindako galderari emandako erantzunak haserrea eragin du jeltzaleengan. Ugartek honakoa esan zuen: “Momentuz bigarren ingurabideko peajea kobratzen jarraitzen da, eta odaintzeke dagoen kopurua diruarekin pentsatzen da ordaintzea, gauza guztiak bezala”. Markel Olano jeltzaleen bozeramaileak foru diputatuaren jarrera salatu du eta errespetua eskatu dio. Markel Olanoren iritziz, “horrelako erantzunek foru diputatuaren gaitasun eza agerian uzten dute. Hori nagusikeriarekin ezkutatzen du”.

Horrenbestez, Olanok segidakoa iragarri du: “Batzar Nagusietako mahaiari babesa eskatu diogu idatziz, horrelako erantzunik berriro ez jasotzeko; alabaina, erakundeari errespetua faltatzen ari zaio”. Ildo beretik, hona hemen jeltzaleen eledunaren hitzak: “Ugarte andrearen erakunde-jardueraren beste atal baten aurrean gaude. Berriro ere, ordezkatzen duen erakundearekiko errespetua galdu du”.

Azkenik, Markel Olanok Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuari errespetua eskatu dio, “berak beste arlo batzuetan eskatu eta jaso duen bezala”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario