18 de enero de 2012

MARKEL OLANO: “LURRALDEAREN ALDERDIEN ARTEKO HARREMAN POLITIKOEK OKERRERA EGINGO DUTE, BALDIN ETA BILDUK BERE JARRERA MANTENTZEN BADU”.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa iragarri du: “Martin Garitanori interpelazioa eskatu diogu, bere gobernuaren bozeramailearen hitzak zehazteko eta, era berean, Larraitz Ugarte kargutik kentzeko eskariari erantzuteko”.

Aldundiaren bozeramaile ohi Eneko Goiaren ustez, “Larraitz Ugarte Bidegiren irudia zikintzen ari da, EAJ-PNV usteltzeko asmoz eta, hori, guztiz arduragabea da”.

Markel Olanok eta Eneko Goiak kazetarien aurrean agertu dira eta segidakoa ohartarazi dute: “EAJ-PNVk ez du onartuko Bilduren gobernuaren bozeramaile Larraitz Ugartetik beste inongo salaketarik”. Ildo beretik, Markel Olanok esan duenez, “Ugarte andreak egindako salaketek aldundia gainditzen dute eta Gipuzkoako alderdi politikoekiko eragina dute”.

Olanok azaldu duenez, “Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiei zein Ezker Batua alderdiari – egun ez du ordezkaririk – ohartu diegu, hain zuzen, Larraitz Ugarteren hitzek beraiei ere ukitu egiten dietela; izan ere, Bidegiko administrazio kontseiluan aho batez hartutako erabakietan parte hartu zuten eta, horien artean, Bilduko EA eta Alternatiba – orduan Ezker Batua – ere zeuden”.

Honenbestez, jeltzaleen batzarkide taldearen eldunak honakoa azpimarratu du: “Baldin eta horrelako beste salaketarik egiten badute, politika zein zuzenbide aroletako neurriak hartuko ditugu, berriro gerta ez daitezen”. Markel Olanoren aburuz, “Bilduri behin eta berriz eskua luzatu diogu eta txistua bota digu. Lehendabizi, Martin Garitano Diputatu Nagusiaren adierazpenek iraindu gintuzten, eta, orain, Larraitz Ugarte bozeramailearen hitzek”. Hartaz, Olanok esan duenez, “horrelako adierazpenekin Bilduk zer lortu nahi duen ez dugu ulertzen. Dena den, lurraldearen harreman politikoek okerrera egingo dute, baldin eta Bilduk bere jarrera mantentzen badu”.

Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Betidanik, gure jarrera konstruktuboa izan da, beraz, egoera honen arduradun bakarra Bildu da; alabaina, jarrera iraingarria du”.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaile ohi eta Bide Azpiegiturtetako diputatu ohi Eneko Goiak segidakoa azpimarratu du: “Larraitz Ugartek Bidegiren irudi okerra nahita eman du, aitzitik baina, Bidegiren arduraduna dela ahaztu du”. Eneko Goiaren iritziz, “Ugarte Bidegiren irudia zikintzen ari da, EAJ-PNV usteltzeko asmoz eta, hori, guztiz arduragabea da. Gainera, dirua non dagoen galdetzeak muga guztiak gainditzen ditu, eta ez diogu gehiago onartuko”.

Goiak, halaber, esan duenez, “politikan denak ez du balio”, eta honakoa adierazi du: “Kudeatu behar duen erakundeari erasotzen dionean, Larraitz Ugartek bere irudiari baino ez dio kalterik egiten”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario