21 de febrero de 2012

EAJ-PNV-K ALDUNDIARI ESKATU DIO, AZAROKO UHOLDEEN ERAGINARI AURRE EGITEKO BASERRITARRENTZAT HITZARTUTAKO DIRU-LAGUNTZAK LEHENBAILEHEN EMATEKO.

Jeltzaleen batzarkide taldeak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatu Jon Uriguenen agerraldia eskatu du, eta honakoa galdetuko dio: “Hiru hilabete igaro ondoren, zergatik ez dira oraindik bideratu 2012ko aurrekontuan uholdeak kaltetutako baserritarrentzat hitzartutako diru-laguntzak?”.

Hiru hilabete pasa dira Gipuzkoako hainbat nekazal-ustiapen hondatu zituen uholdea gertatu zenetik eta, oraindik, baserritarrek ez dute 2012ko aurrekontuan hitzartutako diru-laguntza jaso. Igor Iturain Landa Garpena arloko EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduren jarrera salatu du, izan ere “baserritarrak ahaztuak ditu uholdeak gertatu eta hiru hilabete ondoren”.

Era berean, Iturainek esan duenez, “ez da bidezkoa oraindik aldundiak plangitzarik martxan jarri ez izana baserritarrek eguneroko martxa berreskura dezaten. Hots, Bilduk baserritar gipuzkoarrak ahaztuak ditu”. Honenbestez, Igor Iturainek segidakoa azpimarratu du: “Baserritarrek ez dute berririk uholdeen ondoriorei aurre egiteko EAJ-PNVk 2012ko aurrekonturako lortutako 200.000 euroko laguntzari buruz”.

Ildo beretik, jeltzaleen bozeramaileak gogoratu duenez, “Bildurekin aurrekontua negoziatu genuenean, 400.000 euro eskatu genituen. Diru-kopuru horren erdia lortu genuen eta, orain, diru hori lehenbailehen baserritarrei emateko eskatzen dugu, baserritarrek eguneroko martxa ahalik eta azkarren berreskuratzeko”.

Azkenik, Igor Iturainek iragarri duenez, EAJ-PNV batzarkide taldeak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatu Jon Uriguenen agerraldia eskatu du, eta honakoa galdetuko dio: “Hiru hilabete igaro ondoren, zergatik ez dira oraindik bideratu 2012ko aurrekontuan uholdeak kaltetutako baserritarrentzat hitzartutako diru-laguntzak?”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario