Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano haserre dago eta honakoa esan du: “Aldundiak entzungor egiten jarraitzen die Batzar Nagusietako aginduei, betiere, interesatzen ez zaionean”.
Aurreko ostegunean, Batzar Nagusiek Foru Aldundiari ezarritako epea amaitu zen, aldundiak krisiari aurre egiteko ekonomia plangintza abian jartzeko. Hori dela eta, EAJ-PNV batzarkide taldeak Bilduren jarrera salatu du. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano haserre dago eta honakoa esan du: “Beste behin ere, aldundiak entzungor egin die Batzar Nagusietako aginduei, betiere, intersatzen ez zaionean”.
Ildo beretik, EAJ-PNVren eledunak gogoratu duenez, “2011ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, ebazpen-proposamena onartu zen eta, bertan, krisiari aurre egiteko ekonomia sustatzeko plana martxan jartzeko mahaia eratzeko eskatu zitzaion aldundiari. Honek, ordea, ez du plangintzarik aurkeztu, ez Batzar Nagusien ordezkaritzaren gehienak onartutakoa egin”. Honenbestez, jeltzaleen batzarkide taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, agindua ez betetzeko arrazoiak emateko eta, era berean, krisia gainditzeko plana martxan noiz jarriko duen argitzeko.
Era berean, Markel Olanok esan duenez, “gure eredua beti pertsonak izan dira. Espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresa-lana errazteko una da. Hezkuntza-oinarri sendoa duen gizarte bat nahi dugu, inbertsio publiko eraginkorra azpiegitura lehiakorretan duena, sistema zientifiko eta tekniko aurreratuarekin, produkibitatea zein lehaikortasuna, eta aberastasuna eta enplegua sortzen duena. Dirudienez, Bildu horren guztiaren aurka dago”.
Halaber, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, ekonomia eta jarduera-plana lau ildo nagusi izango ditu, besteak beste, “1) Jakintzaren alde egitea, jakintza baita lurraldearen etorkizunaren eta lehiakorra izatearen, gaitasunaren eta kohesioaren oinarria; 2) gure enpresa sarean lehiatzeko gaitasuna, presentzia global eta lehiatzeko moduko berezko produktuak dauzkaten enpresa dibertsifikatuen eredua ezartzea; 3) Pertsonetan oinarritutako erakundeak osatzea; 4) soiltasunean, egikaritze zorrotzean eta zerga bidezkoetan oinarritutako aurrekontu politikaren alde egitea, aberastasuna errazago sortzeko eta baliabideak gizarte erantzukizunez banatu ahal izateko, lana eta ahalegina lehenetsita”.
Gainera, Markel Olanoren aburuz, “inprobisaziotik irteteko, aldundiari eskatzen jarraituko diogun ekonomia planak, besteak beste, honako neurriak izango ditu: enpresa lehiakortasunari zein ekintzailetzari eta lan autonomoari laguntzeko neurriak, baita gazteen enplegua eta kontratazioa bultzatzera zuzendutako berariazko zerga-neurri sorta bat ezartzea”. Olanoren ustez, “ezinbestekoa da gizarte-ekonomia sustatzea eta berdintasun neurriak ezartzea, ekonomiaren garapenerako funtsezko tresna gisa”.
Berebat, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunak segidakoa azpimarratu du: “Aldundiak gipuzkoako merkataritzari lagundu beharko dio ere, izan ere, merkatari txikien sektoreak hiri eta herriei bizia ematen die eta haiek indartzen ditu, eta enplegua sortzen du”. Hori dela eta, Markel Olanok eskatu du, udalen eskumeneko tokiko inbertsioetan Gipuzkoako udalekin lankidtzan aritzeko; enpleguaren hazitegi berriak sustatzeko gizarte-zerbitzuen, ingurumenaren, culturaren eta garraioen alorretan; egoera txarrenean dauden kolektiboen enplegugarritasunaren aldeko ahaleginak areagotzeko; eta enpleguaren aldeko jarduerak egiteko, kontratazio publikoaren bitartez”.
Azkenik, Olanok honakoa esan du: “Guk enpresen alde eta Gipuzkoan enplegua sortzearen alde lan egiten jarraituko dugu eta, era berean, foru aldundiko gobernu berriarekiko exigentzia jarrera mantenduko dugu, orain arte egindakoa bertan behera ez uzteko”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario