10 de febrero de 2012

EAJ-PNV-K BILDURI GOGORATU DIO, BATZAR NAGUSIEK AZKENEKO HITZA DUTELA HONDAKINEN TRATAMENDUARI BURUZ

Jeltzaleen bozeramaile Markel Olanok honakoa iragarri du: Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren agerraldi eskaera, Honakinen Partzuergoaren ordezkari politikoen lan ezaren ondorioz izandako galerak azaltzeko.

Araudia, instituzioak eta gobernu batzordean diputatu nagusia agertu ondoren, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Bilduri segidakoa gogoratu dio: “Batzar Nagusiek azkeneko hitza dute hondakinen tratamenduari buruz”. Ildo beretik, Olanok esan duenez, “erakundeen antolaketaren 2005eko foru arauaren arabera, Diputazioak ezarriko du plangintza, Gipuzkoako Hondakinen Plangintza bezalako ez-ohiko planetan izan ezik. Kasu horietan, foru arauak ezartzen duenez, Batzar nagusiek erabakia hartuko dute”.

Era berean, Markel Olanok adierazi duenez, “egun ez dute alternatibarik aurkeztu, beraz, araudia errespetatu beharko dute, baita erakunde guztietako eskumenak ere”.

Halaber, jeltzaleen batzarkide taldeak honakoa iragarri du: “Azken asteetan egunkarietan agertu diren albisteetan, Hondakinen Partzuegoaren ordezkari politikoen lana zalantzan jarri da eta, ondorioz, Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuaren agerraldia eskatu dugu, Espainiako gobernuak energia berriztagarriak sortzeagatik ematen dituen hobarien galera azaltzeko”.

Azkenik, Olanoren ustez, “finantziazio hori galdu ondoren, diputatuak gertatutakoaren berri eman behar du eta arduraduradunak bilatu behar dira. Horrelako albisteek tokiko diputatua ahalik eta azkarren agertzeko eta azalpenak emateko eskatzen dute”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario