21 de febrero de 2012

EAJ-PNVREN USTEZ, EUSKERAZKO IKT PROIEKTUETAKO AURREKONTU-SAILA NABARMEN JEITSI DA.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “Bilduk dena bertan behera uzteko jarrera du, alternatibarik proposatu gabe. Horren ondorioetako bat, euskerazko IKT proiektuetarako laguntzaren jeitsiera izan da”.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak aurreko astean euskararen erabilera sozialaren esparruan diru laguntzak emateko 2012ko deialdia argitaratu du. Horien artean, besteak beste, Euskerazko Informazio eta Komunikazio Teknologia proiektuak daude.

Kultura departamentuak gai honetarako eskeiniko dituen diru-laguntzen oinarriak oraindik ezagutzen ez badira ere, EAJ-PNV batzarkide taldeak azterketa sakona egin du, eta honako ondorioak atera ditu:

- 2011ko aurrekontuan, Informazio eta Komunikazio Teknologia proiektuentzako diru-laguntzak guztira 507.601 euro ziren. Hauek Gipuzkoa 2.0 izeneko programaren barruan zeuden.
- 2012ko aurrekontuetan alor hori bitan zatituta dago: lehenengoan, Euskera departamentuko zuzendaritzak kudeatuko du (199.934 euro), eta bigarrena, Kultura departamentuaren esku egongo da (100.000 euro). Hots, guztira 299.934 euro. Ez dago beste aurrekontu-sailik.
- 2011ko 507.601euro eta 2012ko 299.934 euroen arteko diferentziak argi uzten du %41 jeitsi direla diru-laguntzak.

Markel Olanoren iritziz, “egungo aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari kolpe izugarria eman dio. Programa horren bitartez, euskerazko produktuak ekoizten eta banatzen ziren, besteak beste, Internet bidez”.

Ildo beretik, Olanok azpimarratu duenez, “aurreko hainbat urtetan, baita krisialdian ere, tekonologiaren alde egin genuen nabarmen. Bilduk, ordea, horren aurka egiten du”.

Gipuzkoa 2.0 programari buruz, EAJ-PNVren eledunak segidakoa azaldu du: “Aurreko gobernuak Gipuzkoa 2.0 programari 1.708.999 euroko aurrekontu-saila eman zion, Bilduk, aldiz, 599.821 euro emango dizkio”. Hori dela eta, Markel Olanok honakoa salatu du: “Euskarazko produktuak sortzeko zein hornitzeko diru-laguntzak nabarmen jeitsi dira”.

EAJ-PNVren batzarkide taldearen eledunak esan duenez, “Bilduk dena bertan behera uzteko jarrera du, alternatibarik proposatu gabe. Horren ondorioetako bat, euskerazko IKT proiektuetarako laguntzaren jeitsiera izan da”.

Honenbestez, Olanok honakoa esan du: “Programa horren xedea segidakoa zen: Informazioaren eta jakintzaren teknologien alorrean euskararen erabilera bultzatzea, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin zirekusia duten eduki digilaten sorrerarako inbertsioak eragitea, eta, orohar, informazioaren eta jakintzaren teknologiak erabiliz eduki digitalen gizarteratze sistematikoa sustatzea eta hedatzea. Hori zen Gipuzkoa 2.0 programaren espiritua; eta, hain zuzen, Bilduk uko egin dio, ez duelako ez programarik ez lehentasunaik”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide taldeak iragarri duenez, Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu du, Euskerazko IKT proiektuetarako diru-laguntzak 507.601 eurotik 299.934 eurora jeisteko arrazoiak emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario