Martin Ibabe jeltzaleak honakoa esan du: “Baldin eta erabakiak hartu behar dituenak urgentziaz ez baditu hartzen, Herrerako auzokideen bizi-kalitateak okerrera egingo du”.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek EAJ-PNV-ren segidako ekimena onartu dute: Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote, Herrerako EuskoTreneko geltokiko lanak bukatutakoan inguruko urbanizazioa ahalik eta azkarren egiteko, auzokideen bizi-baldintzak hobetzeko.
Martin Ibabe izan da EAJ-PNVren bozeramailea gai honetan eta segidakoa adierazi du: “Lanek atzerapena izan dute eta, ondorioz, auzolagunen bizi-kalitatea baldintzatzen ari dira”. Honenbestez, Ibabek azpimarratu duenez, “EuskoTrenen geltokiaren gaineko eremuaren antolaketak Buenavista eta Herrera arteko lotura amaitzea ekarriko dute, baita Herrera, Intxaurrondo eta Gros auzoen artekoa ere, Txaparrene pasealekuaren bidez”.
Era berean, Martin Ibabek erakundeei eskatu die, “Herrerako EuskoTren geltokiaren inguruko birsorkuntzaren hurrengo fasea egoki egiteko; izan ere, Herrera, Gomistegi eta Gaiztarroren arteko loturak arduratzen gaitu”. Are gehiago, batzarkide jeltzaleak azaldu duenez, “egun trenbidearen gaineko pasabide baten bitartzez lotzen dira eramu horiek; alabaina, hondarra, obra-hondakinak eta Herrera Iparraldeko birsorkuntzarako ezinbestekoak diren enpresen eraispena ez dira egin”. Martin Ibaberen aburuz, “arazoa geltokia amaitzen denean izango dugu. Hain zuzen, pasabidea kentzen bada Herrerako bizilagunek ez dute lotune zuzenik izango Gomistegi eta Trintxerperekin”. Hortaz, jeltzaleen batzarkideak eskatu du, “eremuan Herrerako geltokira sartzeko parke handia egiteko eta, era berean, hiru gune horien arteko lotura izateko”.
Azkenik, Ibabek aldundiari eskatu dio “beharrezkoak diren neurriak lehenbailehen hartzeko; izan ere, hartzen ez baditu, auzokideen bizi-kalitatea okerrera egingo du”. Halaber, EAJ-PNVren batzarkideak Batzar Nagusien konpromisoa eskatu du, “lan hauek ahalik eta azkarren eta eraginkorren egin daitezen”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario