22 de marzo de 2012

EIDER MENDOZA: “BILDUK ALDUNDIAREN GIZARTE-ZERBITZUAK HAUTESKUNDE-KANPAINAN AGINDUTAKOAREN KONTRA KUDEATZEN DITU”.

EAJ-PNV batzarkide taldeak honakoa eskatu du: Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguez batzordearen aurrean agertzeko eta Astigarraga, Beasain, Errenteria, Getaria, Lezo, Orio eta Urnietako eguneko zentroak kanpo-kudeaketaren bidez kudeatzeari buruz azalpenak emateko.

EAJ-PNV batzarkide taldeak Bilduren gobernuaren kontraesana salatu du, izan ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez, Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako Astigarraga, Beasain, Errenteria, Getaria, Lezo, Orio eta Urnietako eguneko zentroen erabilera eta kudeaketarako lehiaketa publikoa antolatu du.

Ildo beretik, Eider Mendoza jeltzaleak honakoa azpimarratu du: “Bilduk hauteskunde kanpainan kudeaketa publikoan oinarritutako gizarte zerbitzuen alde egin zuen”. Honenbestez, Mendozak esan duenez, “Bilduren kontraesana nabaria da; alabaina lehiaketa publikoa egingo du aipatutako eguneko zentroen erabilera eta kudeaketa kanpoko enpresa bati esleitzeko”.

Era berean, Eider Mendozak adierazi duenez, “Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiak Bilduren politika diskurtsoa bertan behera uzten du; alta, orain arte esandakoa eta politika-kudeaketa guztiz kontrakoak dira”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa esan du: “Bilduk gero eta maizago gauza bat esan eta beste bat egiten du”.

Hori dela eta, Mendozak iragarri duenez, “Ander Rodriguez foru diputatua batzordean agertzea eskatu dugu, gizarte-zerbitzuen kudeaketari buruzko diskurtsoan izandako aldaketaren arrazoiak azaltzeko; izan ere, esandakoaren eta egindakoaren artean kontraesana dago”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario