EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak gogoratu duenez, “Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko 6/2005 Foru Aruak Diputatu Nagusia gobernu programa aurkeztera derrigortzen du”.
Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanok gobernu programa aurkeztu beharko du batzar nagusietan. EAJ-PNVren ekimenez batzar nagusietako osoko bilkurak onartu du gaur proposamena. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Eider Mendozak gogoratu duenez, “2011ko irailaren 8an egin genion eskaria eta honako erantzuna jaso genuen: <>”. Aitzitik baina, Mendozak azaldu duenez, “ez du bete eta, dagoeneko, berandu da”.
Ildo beretik, EAJ-PNVren bozeramaileak esan duenez, “hori ez da larriena; izan ere, lehenengo sei hilabeteetan ezartzen ez diren lehentasunak ez dira egiten”. Honenbestez, Eider Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Diputatu Nagusiak ezin du aurrekontua aipatu, alabaina, urtean garatuko diren egitasmoak ezartzen ditu; aldiz, gobernu programak legealdian garatuko diren ildo estrategikoak azaltzen ditu”.
Era berean, jeltzaleen eledunak adierazi duenez, “proposamen eta ekimen berriak aurkeztuko ditugu Bilduren gobernuaren moteltasunari aurre egiteko. Hau da, programa ezean, oposizioak esango dio foru gobernuari eman beharreko pausoak. Horretarako, beste taldeekin ados jarriko gara”. Honenbestez, Eider Mendozak nabarmendu duenez, “Markel Olanok gidatutako Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa plana aurkeztu zuen eta, bertan, legealdian garatu beharreko proiektuak, helburuak, ekintza zehatzak eta arduradunak azaltzen ziren. Gainera, 2008ko urtarrilan eztabaida egin zen batzar nagusietan eta, bertan, oposizioaren ekarpenak jaso zituen”.
Mendozak, halaber, honakoa esan du: “Gobernu-programarik gabe inprobisazioa, gardentasun falta eta kudeaketa txarra baino ez da lortzen; hots, noraeza”.
Martin Garitanoren adierazpenen balorazioa
Bestalde, EAJ-PNV batzarkide taldeak 12.gaian Diputatu Nagusiaren adierazpenen balorazioa egin du. Jeltzaleen eledun Eider Mendozaren iritziz, “oso larria da Diputatu Nagusia gaur batzar nagusietara esku hutsik etorri izana. Ez du neurririk aurkeztu jarduera ekonomikoa sustatzeko, empresen lehiakortasuna hobetzeko, lanpostu berriak sortzeko, edota empresa ertain zein txikiak babesteko”.
Azkenik, Mendozak segidakoa azpimarratu du: “egungo ekonomia krisi egoerak erakundeei krisiaren aurkako ekimenak eta planak aurkezteko aurkezteko eskatzen die. Aitzitik baina, Garitanok erakutsitako utzikeriak egoera okerragotuko du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario