Jeltzaleen batzarkideak azpimarratu duenez, “osoko bilkurak ez du ezertarako balio izan; alabaina, PSE-k jarrera aldatu du: hasieran bilkura erakundeak grebarako deialdia egiteko erabili nahi izan du eta, azkenik, iritzia aldatu du, alderdiaren erabakiaren aurka ari zirelako”.
Itziar Agirre izan da EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailea lan-erreformari buruzko gai bakarreko osoko bilkuran. Hasieratik Agirre zuzena izan da: “Berdintasunezko gizarte eta gizarte lehiakor batean sinisten dugu eta, hain zuzen, lan-aldaketak bi kontzeptu horien aurka egiten du”. Ildo beretik, jeltzaleak honakoa esan du: “Lan-erreforma hau ez da krisialdia gainditzeko behar duguna; izan ere, erakundeek ekonomia sustatu behar dute eta ez, ordea, epe laburrerako erabakiak; hots, zerga berriak ezarri diru-bilketa gehitzeko”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak esan duenez, “lan-aldaketak lan baldintzen balioa gutxitzen du eta ez du lortuko enpresak lehiakorrak izatea”. Honenbestez, Itziar Agirreren ustez, “lehiakortasunari buruz hitz egiten dute, baina langileak kaleratzerako orduan ez dute esaten zertan hobetuko dituzten enpresak”.
Kaleratzeekin jarraitzeko, Agirrek segidakoa azpimarratu du: “Lan agintaritzaren baimenik ez da behar. Hau da, langileek lan-erreforma baino lehen zituzen eskubideak urratzen dira”. Hori dela eta, batzarkide jeltzaleak eskatu du, lehiakortasunari eta bideragarritasunari buruzko gaiak indarrean jarraitzeko”.
Itziar Agirrek, halaber, adierazi duenez, “aurreko lan-aldaketek ere ez zuten lanik sortu. Beraz, aldaketak egin behar dira enplegua sortzeko eta lehiakortasuna zein lan baldintzak hobetzeko. Baina aitzitik, lan-erreformak ez du hori lortuko, besteak beste, berdintasunezko gizartea eta gizarte lehiakorra kontzeptuak ahazten baititu”.
Hortaz, hona hemen batzarkide jeltzalearen aldarrikapena: “Eusko Legebiltzarrari botere gehiago eman behar zaio. Aldaketa guztiz zentralista da eta euskal lan esparruaren sortzearen aurka dago; hots, Euskal Herria modu egoki eta orekatu batean hazten jarraitzearen aurka egiten du”.
Orobat, Itziar Agirrek osteguneko greba orokorraren aurkako iritzia eman du eta, era berean, lanera joango diren langileekiko errespetua eskatu du: “Grebak ez dio mesederik egiten Gipuzkoako ekonomiari; hala ere, ulertzen dugu eta errespatzen dugu langileen grebarak eskubidea, baita egun horretan lan egiteko eskubidea ere”.
PSE-EE-ri kritika gogorra
Itziar Agirrek PSE alderdiaren ez-ohiko osoko bilkura deitzeko arrazoiari kritika egin dio: “Alderdi sozialistak deitutako gai bakarreko osoko bilkurak ez du ezertarako balio izan; alta, jarrera aldatu du, greba egiteko deialdirik ez du egin eta ez du beste taldeekin lan-erreformari buruzko ekimenik adostu”.
Azkenik, jeltzaleen batzarkideak azpimarratu duenez, “honakoa argi gelditu da: alderdi politiko gehienek eta, ondoriioz, Gipuzkoako gizartearen gehienak, lan-aldaketaren aurka daude” eta, era berean, segidakoa kritikatu du: “Erakunde batek arazoak konpondu behar ditu eta ez grebarako deialdiak egin”.
Halaber, Agirreren iritziz, “ez dugu ulertzen zergatik Bilduk EAJ-PNVren mozioen aurkako boza eman duen, besteak beste, lan-aldaketa arbuiatzea eta berezko lan esparru izatea proposatzen zirenean”. Ildo beretik, jeltzaleak esan duenez, “asko arduratzen gaitu, Bilduk EAJ-PNVrekin ados jarri baino lehen, PP eta PSE alderdiekin bozak batu izana”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario