28 de junio de 2012

EAJ-PNV-REN IRITZIZ, BILERA ETSIGARRIA IZAN DA, FORU ALDUNDIAK EZ DUELAKO EZER BERRIRIK AURKEZTU.


Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak honakoa azpimarratu du: “Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioaren bideratzeak aurrera jarraituko du Batzar Nagusietan”. 


Xabier Ezeizabarrena eta Eider Mendoza EAJ-PNVren batzarkideak eta Martin Garitano diputatu nagusiak, Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta Iñaki Errazkin diputatu nagusiaren kabinete buruak bilera egin dute gaur arratsaldean Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Bileraren amaieran, Xabier Ezeizabarrenak bere etsipena azaldu du: “Beste behin ere Foru Aldundiak ez digu ezer berririk aurkeztu, Gipuzkoan hondakinen gaineko arazoaren konponbiderako”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioaren bideratzeak aurrera jarraituko du Batzar Nagusietan”.

Era berean, EAJ-PNVren hautetsiaren ustez, “bilerak alderdien artean hitz egiten jarraitzeko balio izan du eta, hori, eskertzekoa da; dena den, kezkatzen gaitu diputatu nagusiak egungo foru araua bete gabe jarritu behar duela jakiteak”.

Azkenik, hona hemen Xabier Ezeizabarrenaren hitzak: “Gure taldeak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatzen jarraituko dio, Batzar Nagusien gehiengoak hondakinen plangintzari buruz adostutakoa betetzeko, izan ere, ganbera honek du horren eskumena”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario