26 de septiembre de 2012

EAJ-PNV BATZARKIDE TALDEAREN KOMUNIKATUA GREBA OROKORRARI BURUZ

Martin Garitanok baliorik gabe utzi du ordezkatzen duen erakundea, bereziki, greban parte hartu ez duten alderdiak “negozioaren alderdiak” direla esan duenean. Ondorioz, beste behin ere argi utzi du, Ezker Abertzalearen agindupean ari dela, eta ez, ordea, Gipuzkoako herritarren zerbitzura.  



Sindikatu abertzaleek Greba Orokorra deitu dute. Horren aurrean honakoa adierazi nahi dugu: Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNV batzarkide taldearen langileok lanera etorri gara.

Rajoy-ren aginteko Gobernuak egindako murrizketek – bidegabeak eta arrazoirik gabekoak – Gipuzkoako herritarrei haserrea eta kezka sortu diete. Bat egiten dugu kezka zein haserrearekin, baina, gure ustez, Greba Orokorra ez da Ongizate-Estatuari egindako erasoei aurre egiteko tresnarik egokiena.

Gure iritziz, arduradun politikoek eta, are gehiago, erakundeetako arduradunek, euren lanpostuetan egon behar dute, gizarte- zein ekonomia-egoera larriari aurre egiteko eta, era berean, aipatutako neurriei konponbidea emateko.

Dena den, Gipuzkoako Diptutatu Nagusi Martin Garitano bezalako erakunde-arduradun batek ezin du inoiz parte hartu bere erakundearen aurreko elkarretaratzean; izan ere, gure lurraldearen agintari nagusiaren ardurak baztertzen ditu, eta are gehiago, bihar Foru Aldundian gaur salatzen dituen murrizketak ezarriko dituenean.

Horrenbestez, Martin Garitanok baliorik gabe utzi du ordezkatzen duen erakundea, bereziki, greban parte hartu ez duten alderdiak “negozioaren alderdiak” direla esan duenean. Ondorioz, beste behin ere argi utzi du, Ezker Abertzalearen agindupean ari dela, eta ez, ordea, Gipuzkoako herritarren zerbitzura. 

Garitano jaunaren eta, oro har, Ezker Abertzalearen jarrerak – Gipuzkoako Greba Orokorra alderdikeriaz erabili nahi izan dute – honakoa argi utzi du: Manifestazioekin, grebekin eta pankartekin ezabatu nahi dute Gipuzkoa egoera zail honetatik ateratzeko ez dutela ez gaitasunik, ez planik, ez neurri zehatzik.  

2 comentarios:

  1. Hau da, sindikatu abertzaleek greba deitzen dutela eta zuek ez zaretela ez langile ez abertzale sentitzen. Horregatik ez zoazte.

    Espainoal... eta eskirolak. Zein baino zein okerrago.

    ResponderEliminar
  2. a los de ELA ahora también les considerais ezker abertzaleak jajaa

    ResponderEliminar