11 de septiembre de 2012

EAJ-PNV-K ESKATU DU, EUROPAKO PARLAMENTUA INFORMATZEKO HERRITARREK NAHI DUTEN HONDAKINEN KUDEAKETAREN GAINEAN


Xabier Ezeizabarrena jeltzalearen iritziz,  “ezinezkoa da Buselak Bilduren hondakinen plana aintzat hartu izana, ez baitu betetzen Europako Zuzentarauarekin ez Europako Parlamentuaren azkeneko ebazpenekin”. 




EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak gaur goizean honakoa esan du: “Bilduk gipuzkoarroi gezurra esaten jarraitzen digu, hondakinen kudeaketaren arloan”. Ildo beretik, Ezeizabarrenaren ustez, “guztiok gaude hondakinen prebentzioaren, birziklapenaren eta konpostajearen alde. Hala eta guztiz ere, Europak Estatuei hurrengo urteetarako helburuak azpimarratu dizkie: zabortegiak ixtea eta zaborra baliabidetzat tratatu”.

Honenbestez, Ezeizabarrenak segidakoa azpimarratu du: “Bilduren hondakinen planak ez du betetzen ez bata ez bestea; izan ere, zaborra biltzearen eta zabortegi berrietan lurperatzearen alde dago. Gainera, oraindik ez dugu zabortegien kokapenen berri. Eta horrek guztiak, ez du bat egiten helburuekin, hau da, ez zabortegiak ixtearekin ez hondakinen balorizazioarekin”. 

Jeltzaleen hautetsiak, halaber, aztertu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkarien Bruselako bidaiaren gainean egindako azterketa: “Ezinezkoa da Buselak Bilduren hondakinen plana aintzat hartu izana, ez baitu betetzen Europako Zuzentarauarekin ez Europako Parlamentuaren azkeneko ebazpenekin”. 

Era berean, hona Xabier Ezeizabarrenak azpimarratutakoa: “Harrigarria da, Foru Aldundiaren ordezkarien jarrera; izan ere, Europako erakundeetara jo dute eta, ondorioz, Batzar Nagusiei errespetua galdu diete, alabaina, egungo Hondakinen Foru Arauarekin bat egiten dute eta hainbat ebazpen onartu dituzte”. Hortaz, honakoa galdetu du:  “Komisarioari esan al diote aurkeztu ziotena Gipuzkoako araudiaren aurkakoa dela, babesik ez dutela eta bete nahi ez duten egungo araudiak Europako zuzentarauekin bat egiten duela?”

Orobat, Ezeizabarrenak iragarri duenez, “EAJ-PNVk ebazpen-proposamena aurkeztu du, Europari Gipuzkoako herritan egiten ari diren oinarrizko hiru lanei buruzko informazioa bidaltzeko: lehenik, hondakinen birziklapen, konpostaje eta prebentzio-tasak handitzeko egiten ari den lana; bigarrenik, zabortegiak ixteko eta berririk ez irekitzeko egindako plana; eta, azkenik, hondakin-hondarra energia bihurtzeko plana”. Horrenbestez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europako Parlamentuari, Ingurumeneko komisarioari eta Europako Parlamentuko kideei, osoko bilkuran nahiz Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean hartutako erabakiak zein ebazpenak bidaliko dizkiete.  

Gainera, EAJ-PNVren hautetsiaren aburuz, “Ezker Abertzaleak Bruselari iruzur egin dio. Bilera egin baino lehen komunikatua prest zutela dirudi. Bilera ofiziala bazen, komisarioari iritzia galdetuko diogu, izan ere, Ezker Abertzalearen bertsioa baino ez dakigu eta ez digu fidagarritasunik sortzen”.
 
Bestalde, Bruselako Parlamentuan EAJ-PNVren legebiltzarkide Izaskun Bilbaoren iritziz, “Bilduk frustrazioa du, Gipuzkoako gehiengoaren aurka ezarri nahi duten hondakinen bilketa eta kudeaketarako planak ez duelako bermerik jaso”.

Berebat, Europako legebiltzarkide jeltzaleak kritikatu du, Bilduk Bruselako bileran ez duela hitz egin errausketa-instalazioaren ez ireki nahi dituen zabortegien gainean: “Europako gomendio guztiek errealitatearekin bat egiten dute. Hondakinen zat bat ezingo da inoiz birziklatu eta, beraz, irtenbidea eman behar zaio. Horretarako, Europa hondakin-hondarra erraustearen alde dago eta, ez ordea, zabortegien alde, Bilduk bezela”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario