Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Batzar
Nagusietako historian lehenengo aldiz, Foru Aldundiak azaldu behar izan du
zergatik ez duen erabakitakoa bete eta, beraz, oposizioko taldeek irizpen
guztiei ezezkoa eman diete”.
Foru Aldundiak Batzar Nagusietako aginduak bete dituen
ala ez jakiteko bozketak izan dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko
bilkuraren protagonistak. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel
Olanoren iritziz, “Foru Aldundia nabarmen geratu da, izan ere ez ditu bete
Batzar Nagusien aginduak”.
Ildo beretik, Olanok segidakoa salatu du: “Bilduri bosta
jola Batzar Nagusien aginduak. Argi geratu da Gipuzkoako Foru Aldundiak ez
dituela beteko bere programan ez dauden Batzar Nagusietako ebazpenak”.
Batzarkide taldeek hamahiru irizpen atzera bota dituzte.
EAJ-PNVren eledunaren ustez, “lurraldearentzako ebazpen oso garrantzitsuak dira
bete ez dituztenak”. Honenbestez, hauek izan dira atzera botatako irizpenak:
-
Udal-egoitzen defizita
-
Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egin
beharreko ekarpena
-
Atotxako geltokia eta Donostia-Irun bitarteko abiadura
handiko trenaren trazatua
-
Pasaiako badiaren birsorkuntzaren eta portuko jarduera
-
Foru Aldundiaren eta unibertsitateen arteko
erakunde-lankidetza
-
Heritarren kultura politikoa
-
Irita eta Estubegiko proiektuen babesa
- Tolosako Arriaran gasolindegi ondoan N-Ieko iparreko loturako
biribilgunea gauzatzea zein finantzatzea
-
Smart City edo hiri adimenduen garapena
-
Euskotrenen Herrerako (Donostia) geltokiko lanak
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak atez ateko proiektuak diruz ez
laguntzea
-
Lehendakari Agirre saria
-
Adineko pertsonen egoitzen diagnostikoa
Azkenik, hona Markel Olanoren hitzak: “Batzar Nagusietako
historian lehenengo aldiz, Foru Aldundiak azaldu behar izan du zergatik ez duen
erabakitakoa bete eta, beraz, oposizioko taldeek irizpen guztiei ezezkoa eman
diete”. Horrenbestez, Olanoren aburuz, “ez betetze hauek guztiak argi utzi dute
Bilduren aginteko Foru Aldundiak Batzar Nagusiei errespetua galdu diela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario