13 de noviembre de 2012

EAJ-PNV-K AZPIMARRATU DU ETXEGARATEN KAMIOIENTZAKO BIDESARIA JARTZEAREN ALDE DAGOELA



Jeltzaleen batzarkide taldeak prentsaurrekoa egin du osoko bilkura ondoren, Bilduk esandakoa gezurtatzeko.
EAJ-PNVk Etxegaraten bidesaria jartzeari buruz aurkeztutako ebazpen-proposamena erretiratu du. Hori dela eta, osoko bilkura amaitu denean, prentsaurrekoa egin du. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa azpimarratu du: gure jarrera, lehengo legealdiaren talde txostengilean izandakoa da. Hau da, Gipuzkoako gaitasun handiko errepideetan kamioientzako bidesariak piskanaka jartzen joatea, Etxegaratetik hasita”. Ildo beretik, Olanoren ustez, “Ezin izan dugu beste taldeekin ados jarri eta, horrenbestez, gure ebazpen-proposamena erretiratzea erabaki dugu, legealdi batean zehar beste hainbat ekimenekin gertatzen den bezala”.

Era berean, jeltzaleen bozeramaileak segidakoa esan du: “Etxegaraten bidesaria jartzea da Gipuzkoako trafikoa egokien antolatzeko modua; izan ere, trafikoa hobeto banatuko da eta gipuzkoarrak ez direnak ere errepideen finantzaketan parte hartuko dute”. Horrenbestez, Markel Olanoren aburuz, “ez dugu uste lurraldearen finantzaketan dagoen desoreka konpontzeko jarrerarik dagoenik; izan ere gipuzkoarrok gara errepideen mantentze-lanak ordaintzen jarraitzen dugunok. Hortaz, ez dugu ulertzen Bilduren jarrera: Gipuzkoa zeharkatzen duen trafikoari ez ordainarazi eta, aldiz, gipuzkoarron esku finantzaketa utzi”.

Halaber, Olanok salatu du, Bildu gezurretan ari dela; are gehiago, ez dugu ulertzen zergatik ez die atzerriko kamioiei ordainarazi nahi Gipuzkoa zeharkatzeagatik, trafiko horrek sortzen duen gastuari aurre egiteko”. EAJ-PNVren eledunaren iritziz, “jarrera horrek ez garamatza inora. Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuaren eta babesten dutenen jarrerak ez du zorroztasunik eta arduragabekeria hutsa dira”.
 
Bestalde, Aintzane Oiarbide jeltzaleak adierazi duenez, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak  prentsaurrekoan lau gezur esan zituen: 1) Europako zuzentarauak Donostia eta Etxegarate artean bidesaririk jartzea debekatzen du; 2) Nazioarteko trafikotik Espainiako matrikuladun kamioiak kentzen ditu; 3) Etxegarateko bidesariak ez du trafikoa antolatuko; eta 4) 2012ko trafiko-datuak ematen ditu – krisiaren eragina dutenak – eta 2007koak, ordea, ez ditu aipatzen.

Europako zuzentarauari eta bidesariei buruz, Oiarbidek honakoa azpimarratu du:Gezurra da  2011ko Kamioien Zergei buruzko zuzentarauak – “Euroviñeta” Zuzentaraua delakoa –  debekatzen duenik Irungo Bentako bidesarian matrikulak irakurtzea eta, beraz, Gipuzkoa zeharkatzen duten kamioiei Donostia eta Etxegarate artean egindako kilometroak kobratzea. Halaber, zuzentarauak ez du debekatzen Gipuzkoa zeharkatzen ez duten kamioiei Idiazabal eta Etxegarate bitarteko kilometroak kobratzea.
Horrenbestez, Aintzane Oiarbidek zuzentaraua irakurtzeari ekin dio:

En relación a la obligatoriedad de disponer de información o registro del recorrido real o paso entre dos puntos realizado por los vehículos sometidos al cobro de una tasa o peaje, en la Directiva no se dice nada más que lo que dice en el apartado 2.b Definiciones Generales. Peaje.

 Apartado 2.b de las Definiciones Generales de la Directiva:

 -          2011/76/CE. Apartado 2.b. Definiciones Generales. Peaje: “importe específico que ha de pagarse por un vehículo, basado en la distancia recorrida en una infraestructura determinada y en el tipo de vehículo, y que está integrado por una tasa por infraestructura y/o una tasa por costes externos.
Respecto de la “no discriminación” aparece como PRINCIPIO BASICO en la exposición de motivos con que comienza la Directiva, y más en concreto en el Capítulo III – Peajes y Tasas, en su artículo 7.4 dice que: “los peajes y tasas se aplicarán sin discriminación directa o indirecta por razón de la nacionalidad del transportista o del origen o destino del vehículo.

Hori guztia dela eta, Oiarbiderez ustez, Foru Aldundiaren argudioak guztiz okerrak dira”.

Espainiako matrikuladun nazioarteko trafikoaren gainean, hautetsi jeltzaleak segidakoa esan du: “Foru Aldundiak argudioetan tranpa egiten du: Gipuzkoa zeharkatzen duen nazioarteko trafikoa Espainiako matrikula ez duten kamioiak dira. Gipuzkoa zeharkatzen duen trafikoari buruzko ikerketek, ordea, honakoa diote: Etxegaratetik igarotzen diren kamioi gehienak Gipuzkoa zeharkatzen dute eta, beraz, nazioarteko kamioiak dira, matrikula zeinnahi den ere”.

Gainera, Oiarbideren aburuz, “Foru Aldundiak gauza garrantzitsua ahaztu du argudioak ematerakoan: Baldin eta 1.000 kamioi AP-1era bideratzen baditu Etxegarateko bidesariak, Foru Aldundiaren diru-kutxak urtero 7,92 milioiko diru-sarrera izango du; nahiz eta gure ustez, 1.000 baino gehiago izango diren. Beraz, Etxegarateko bidesariak Gipuzkoako trafikoa orekatuko du”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak kritikatu du, “Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak 2012ko datuak ematen dituela – krisialdian 7.451 kaimioi igarotzen dira Etxegaratetik – eta, aldiz, 2007koak ez ditu nahita aipatzen – ekonomia-egoera hobean, 9.421 –. Horrexegatik, foru araua ez da egin behar egoeraren araberako datuak kontuan hartuta. Beraz, guztion artean foru araua egin behar dugu une bakoitzeko trafiko-datuak zernahi diren ere”.

Iturria: Foru Aldundiaren txostena. “GIPUZKOAKO ERREPIDEETAKO AFOROEI BURUZKO INFORMAZIOA. 2011rainoko bilketa”.
2011RAINOKO BILKETA

No hay comentarios:

Publicar un comentario