Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “Ondareen gaineko
Zergak bermatu behar du zerga-sistemaren berdintasuna eta honako irizpidea
jarraitu behar du: nolako ondarea halako zerga”.
Gipuzkoako zerga-sisteman
Ondareen gaineko Zerga berriro ezartzeko prozesuak eta eztabaidak aurrera
darraite Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Markel Olano EAJ-PNV batzarkide taldearen
bozeramailearen aburuz, “Ondareen gaineko Zergak bermatu behar ditu
zerga-sistemaren berdintasuna, zerga bera progresiboa izatea eta justua izatea.
Hau da, ezin du produkzio-jardueren bitarteko aberastasunaren sorrera zigortu”.
Era berean, Olanok honakoa
azpimarratu du: “Zerga aztertu behar da eta, horretarako, Bizkaiko eta Arabako
Foru Aldundiekin elkarlanean egin behar dugu, gutxieneko salbuespenak
berdintzeko eta, ondorioz, zerga bateratua izateko eta Euskadiko hiru Lurralde
Historikoen arteko desoreka ekiditeko”.
Halaber, jeltzaleen batzarkide
taldearen bozeramaileak kritikatu du Bilduren proposamena Ondareeen gaineko
Zergaren izena aldatzeko. Koalizio abertzaleak segidako izena jarri dio: Aberastasunaren
eta Ondasun handien gaineko Zerga. Markel Olanoren iritziz, “Ondareen gaineko
Zergari soilik izena aldatu diote, izan ere, proposatu dizkioten aldaketak ez
dira hain handiak eta, beraz, ezin da esan beste zerga bat denik”.
Ildo beretik, Olanok esan du,
Ondareen gaineko Zergaren izen aldaketa “demagogia hutsa dela” eta, horrenbestez,
honakoa gogoratu du: “Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Hostorikoek zerga bateratua izan
dezaten, Ondareen gaineko Zerga deitzen jarraituko zaio; izan ere, zergaren
araudian ez dago aldaketa garrantzitsurik”.
EAJ-PNV batzarkide taldeak aurkeztutako
zuzenketei buruz, jeltzaleen eledunak segidakoa azpimarratu du: “Helburua
Ondareen gaineko Zergaren eguneraketa egitea da; betiere, berdintasun eta
eraginkortasun eza zein akatsak konponduz, zerga ahalik eta egokien banatzeko
zergadunen artean. Hori dela eta, Ondareen gaineko Zergak honako irizpidea
jarraitu beharko du: nolako ondarea halako zerga. Baina aitzitik, Gipuzkoako
Foru Aldundiak aurkeztutako foru arau proposamenak ez du hori betetzen”.
Amaitzeko, Markel Olanoren
aburuz, “neurriak hartu behar dira Ondareen gaineko Zergaren zerga-oinarria
handitzeko eta, hori horrela izanik, zergadunek ezingo dute zerga hori ekidin
eta, gainera, egoki zergapetuko dira kopuru batetik gorako ondasunak”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario