Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Bilduk ez die
kobratu nahi Gipuzkoatik pastasen diren kamioiei eta, ondorioz, gipuzkoarrok
errepideen mantentze lanak ordaintzen ditugu”.
Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek aste honetan iragarri du,
hirugarren aldiz errepideak finantziatzeko Foru Aldundiaren proposamenaren
aurkezpena atzeratu duela. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Aintzane
Oiarbideren ustez, “onartezina da proposamenaren aurkezpena berriro atzeratzea”
eta, horrenbestez, honakoa salatu du: “Bilduk ez du gaitasunik errepideen
finantziazioaren gaia kudeatzeko eta, ondorioz, errespetua galdu die Batzar
Nagusiei, alderdi politikoei eta Gipuzkoako garraiolariei, izan ere, azken
horiek Foru Aldundiak egingo duenaren zain jarraitzen dute”.
Era berean, Aintzane
Oirabidek azaldu duenez, lehengo legealdian adostu zen kamioientzako
Etxegarateko bidesaria 2012ko urtarrilaren lehenean martxan egongo zela. Hau
da, 15 hilabete pasa dira eta Foru Aldundiak ez du, oraindik, bidesaririk jarri
eta, ondorioz, Gipuzkoako diru-kutxak ez ditu hamarkada milioi euro jaso,
errepideen mantentze lanak finantziatzeko”.
Ildo beretik, batzarkide
jeltzalearen iritziz, Gipuzkoatik igarotzen diren kamioiek arriskua sortzen
dute, asko kutsatzen dute eta, gainera, errepideak hondatzen dituzte. Hala ere,
Bilduk ez die ordaindu arazi nahi eta, horregatik, egun, errepideen mantentze lanak
finantziatzen dira, gipuzkoarrok ordaintzen ditugun zergekin”. Horregatik
guztiagatik, Aintzane Oiarbidek azpimarratu du, Gipuzkoako herritar gehienak
Gipuzkoako errepideetatik igarotzen diren kamioiek ordaindu araztearen alde
daudela.
Halaber, Oiarbidek
segidakoa gogoratu du: “EAJ-PNV Gipuzkoako kamioilariei zerga-hobariak
ematearen alde dago; izan ere hala adostu zen lehengo legealdiko talde
txostengilean – hain zuzen ere, orain arte gai honetan adostasun handiena lortu
duena –“. Horrenbestez, hautetsi jeltzalearen ustez, Bilduren aginteko Foru
Aldundia nahastuta dabil eta bere irizpide falta oso larria da. Hau da,
Bilduren aitzakia, orain, bere proposamenaren aurkezpena atzeratzeko honakoa
da: Europari galdegin dio eta erantzunaren zain dago. Baina bitartean, ez da
gai izan gainerako alderdiekin ezer ere ez adosteko. Horren ondorioz, trafikoak
ordenatu gabe jarraitzen du eta, horrek, N-I errepidea bezalako bideek
arriskutsuak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, Oiarbideren aburuz, baldin
eta Foru Aldundiak Etxegaraten kamioentzako bidesaria jartzen badu,
diru-bilketa handiagoa izango luke eta, beraz, gipuzkoarrok ez genituzke gure
poltsikotik errepideen mantentze lanak ordainduko.
Azkenik, hona hemen
EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu
diogu, herritarren eskaria aintzat hartzeko eta lehenbailehen Gipuzkoatik
igarotzen diren kamioiei ordaindu arazteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario