27 de marzo de 2013

EAJ-PNV-REN USTEZ, EUROPAR BATASUNAK EZ DU BAT EGITEN BILDUREN HONAKINEN KUDEAKETAREKIN.



Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak honakoa azpimarratu du: “Ingurumeneko Europako Komisario Janez Potocnik-en iritziz, hondakinak erraustea eraginkorra da, batez ere, hondakin hondarrak – hau da, birziklatu ezin den hondakinak – tratatzeko”.

EAJ-PNV batzarkide taldeak Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkini galdetuko dio zergatik Foru Aldundiaren eta Ingurumeneko Europako Komisarioaren argudioak aurkakoak diren.



Iñaki Errazkin Ingurumeneko foru diputatuaren azkeneko hitzek Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida piztu dute, beste behin. Errazkinen ustez, errausketa-instalazioa ez da bideragarria, izan ere Europar Batasuna soilik birziklatu ezin daitekeen hondakinen errausketaren alde dago, hain zuzen ere, %10. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak esan du, Europako Ingurumeneko Komisario Janez Potocnik-ek ez duela bat egiten Errazkinen tesiarekin; izan ere, birziklatu ezin diren hondakinak erraustea – hau da, hondakin hondarra – eraginkorra da.

Horrenbestez, Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Europako Komisarioaren hitzek Errazkin Ingurumeneko foru diputatuaren tesia zalantzan jarri dute. Potocniken aburuz, Gipuzkoaren helburua azpimarratzekoa da – izan ere Gipuzkoak hondakinen %75 birziklatu nahi du –, eta lortu daiteke, baldin eta bilketa selektiboa bezalako neurriak hartzen badira. Hala ere, Ingurumeneko Europako Komisarioak berak aipatu du arazoa segidakoa izaten jarraitzen duela: nola kudeatu birziklatu ezin diren hondakinak – gutxi gorabehera %25 – eta birziklatu ondoren sortzen diren hondakinak?”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak esan du, Europar Batasunak Bilduren argudioak bertan behera utzi dituela, izan ere Janez Potocnik-en ustez, errausketa-instalazioa segurua da eta gizarteari hainbat onura emango dizkio, besteak beste, energia eta beroa sortu edota baliabideak berreskuratu.

Hori dela eta, Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkin Ingurumeneko foru diputatuari egotzi dio interesatzen ez zaizkion datuak gorde izana, eta honakoa azaldu du: “Potocnik komisarioaren aburuz, errausketa-instalazioek birziklatu ezin diren hondakinekin energia sortzen dute eta, horrek, onurak ditu, izan ere hondakinek erregai fosilak – ingurumen inpaktu txarra dute eta baliabide mugatuak dira – ordezkatu ahal dituzte.

Halaber, Ezeizabarrenak gogoratu du, egun, Europar Batasunean errausketa-instalazioak egiteko kontrolak zein legeak eskatzen dituen baldintzak handiak direla eta martxan jartzeko, besteak beste, isurien gaineko baloreak teknika onenekin neurtzen direla. Hau da, Europar Batasunak baldintza horiek ezarritzen ditu ingurumena eta herritarren osasuna babesteko. Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak segidakoa esan du: “Gipuzkoan errausketa-instalazio modernoa eta segurua egin nahi dugu, betiere, Europako iparraldeko herrialdeetan egiten diren antzekoa”.   

Azkenik, hona hemen Xabier Ezezabarrenaren hitzak: “PIGRUG delakoa birziklatze helburu handia du eta, hain zuzen ere, Europar Batasunak ezarritakoa gainditzen du; izan ere, Europak dio 2020erako hiri hondakinen %50 birziklatu behar dela eta, PIGRUG plangintzaren arabera, aldiz, birziklatze tasa %57 izan behar du 2016ean. Beraz, Gipuzkoan egun indarrean dagoen plangintzak argi eta garbi gainditzen du Europar Batasunak ezarritakoa”. Horregatik guztiagaik, Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketa foru diputatu Iñaki Errazkini eskatu dio, esperimentuak baztertzeko eta indarrean dagoen araudia betetzeko, izan ere, Gipuzkoako herritarren babesa du”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario