EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “Onartezina da ezker
abertzaleak EAJ-PNVri bidegabeko erabiltzea egotzi izana. Beraz, baldin eta
ezker abertzaleak frogarik badu, dagokion tokira eraman ditzala”.
Batzar Nagusietako apirileko osoko bilkura bero hasi da.
EAJ-PNV batzarkide taldeak Martin Garitano diputatu nagusiari interpelazioa
egin dio eta, bertan, eskatu dio, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide
azpiegituretako foru diputatuaren jarrera eta adierazpenak zuzentzeko. Eider
Mendoza batzarkide jeltzaleak gogoratu du, nahiz eta Larraitz Ugartek diputatu
nagusi ohiari eskatu zizkion fakturak Bidegiko egoitzan gordeta eta
kontabilizatuak zeuden, Ugartek Markel Olanori egotzi ziola faktura horiek
etxera eraman izana – hori egitea delitua da zigor kodearen arabera –. Egun
batzuk igaro ondoren, Larraitz Ugartek berak fakturak Bidegin zeudela aitortu
zuen, baina ez zituen adierazpenak zuzendu ez barkamenik eskatu arrazoirik
gabeko salaketa egiteagatik.
Ildo beretik, Mendozaren iritziz, oso larria da norbaiti
egoztea fakturak etxera eraman izana, edota Bidegiko langileen ordenagailuak
kontrolatu izana arerio politikoaren aurka egiteko edozer gauzaren bila. Horrenbestez,
batzarkide jeltzaleak azpimarratu du, EAJ-PNVk ez duela onartuko horrelako
jarrerarik, eta diputatu nagusiari segidakoa eskatu dio: “Ezker abertzalearen
estrategia – hain zuzen ere, EAJ-PNVren aurka egiteko edozer gauzak balio du –
ez babesteko”.
Era berean, Eider Mendozak diputatu nagusiari eskatu dio,
pelikularik ez egiteko, estrategiarekin amaitzeko eta Foru Aldundia kudeatzeari
behingoz ekiteko”. Hortaz, Mendozak segidakoa salatu du: “Nahiz eta, diputatu
nagusiak bere burua eta Larraitz Ugarte foru diputatuarena zuritu nahi izan
dituen eta gertatutakoa normala dela esan duen, hitz gogorrak eta salaketa oso
larriak entzun behar izan ditugu. Baldin eta ezker abertzaleak frogarik badu,
dagokion tokira eraman ditzala”.
Azkenik, EAJ-PNVren hautetsiaren ustez, “Martin Garitanok
ezkutatu nahi izan dituen arren, azken aldian arrazoirik gabeko salaketak eta
espioitza politikoaren antzeko jarrerak egon dira eta, horrek guztiak,
arerioaren aurka egiteko estrategia bati erantzuten dio”. Hori dela eta,
diputatu nagusiari eskatu dio, ustelkeria zantzuak mahai gainean jartzeari
uzteko eta Foru Aldundia kudeatzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario