Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz,
erakundeen arteko elkarlana inbertsio estrategikoak egiteko orduan da krisiari
aurre egiteko bidea
Martin Garitano diputatu
nagusiak eta Helena Franco Ogasuneko foru diputatuak Gipuzkoako Batzar
Nagusietan agertu dira, Ajuria-Enean lehendakariarekin eta Bizkaiko eta Arabako
diputatu nagusiekin izandako bilerari buruzko azalpenak emateko. EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, bilerak argi utzi zuen
Eusko Jaurlaritza eta foru aldundien artean harremana dagoela. Beraz, bileran
Jaurlaritza eta aldundiak ados jarri ziren eta, hori, oso albiste ona da.
Dena den, Olanok
Bilduren aginteko foru aldundiari kritikatu dio, adostasuna ezkutatu nahi izan
duela: “Oso larria da erakunde batek gezurra esan izana eta akordioa egon zela
ukatu izana. Zorionez, Foru Aldundiak iritzia aldatu du. Hala ere, zergatik dio
Bilduk beldurra Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko adostasunari?”.
Era berean, EAJ-PNVren
eledunak azpimarratu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak Batzar Nagusien esku
utziko duela defizita malgutzeari buruzko erabakia eta, beraz, zorpetzeko
erabakia. Horrenbestez, Markel Olanok honakoa esan du: “Azkenean, Bilduk Batzar
Nagusien borondatea errespetatuko du eta legealdian lehenengo aldia izango da.
Izan ere, orain arte ez ditu Batzar Nagusiak aintzat hartu, besteak beste
segidako gaitan: krisiari aurre egiteko borrokan, hondakinen kudeaketan eta
zahar-egoitzen kudeaketan”.
Olanok, halaber, Foru
Aldundia kritikatu du, izan ere bakarrik diru bilketan pentsatzen du: “Egia da
zerga-politikan aurrerapausoa egin behar dela, baina diru-bilketarekin soilik
Gipuzkoak ez dio krisiari aurre egingo”. Horren harira, jeltzaleen
bozeramaileak salatu du, Foru Aldundiak ez duela egin oraindik krisiari aurre
egiteko planik eta, hori, oso larria da. Izan ere, diputatu nagusiak berak eta
Ogasuneko foru diputatuak azaldu dute Eusko Jaurlaritzarekin eta foru
aldundiekin izandako bileran larrialdi plana eskatu zutela ekarpen legeari,
kupoari eta zerga-politikari buruz, baina horiek guztiek bakarrik
diru-bilketarekin zerikusia dute. Beraz, Markel Olanok Bilduren aginteko Foru
Aldundiari honakoa gogoratu dio: “Larrialdi-planak hitzarmen mahaia izan behar
du, eta hori da hain zuzen ere, legealdian zehar Foru Aldundiari hainbat aldiz
egiteko eskatu dioguna. Baina aitzitik, Bilduk ez ditu aintzat hartu gure
eskariak”.
Azkenik, EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramaileak Martin Garitano diputatu nagusiari eskatu
dio, gainerako erakundeei ez eskatzeko berak egin ez dituen ekimenak egiteko –
gogoan izan, Garitanok berak esan zuela krisiari aurre egiteko planek ez zutela
ezertarako balio – eta, era berean, beste erakundeekin elkarlanean aritzeko
inbertsio estrategikoak egiteko, izan ere hori da krisiari aurre egiteko bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario