Joseba Antxustegi jeltzalearen iritziz, Bilduk ez du kritikarik onartzen eta,
beraz, ez du aitortu nahi Mugi txartelaren ezartze-prozesua kaos bat izan dela.
Horren ordez, begiak itxi egiten ditu, nahiz eta horrek ez duen arazoa
konpontzen”.
Mugiren ezartze-prozesuaren kaosa eta
erabiltzaileen kexak Batzar Nagusietara iritsi dira eta, bertan, batzarkide
taldeek EAJ-PNVren proposamena eztabaidatu dute. Joseba Antxustegi
jeltzaleen batzarkideak honakoa esan du: “Foru Aldundiak ez du aurreikuspenik
egin eta ez da gai izan gaia behar den bezala kudeatzeko. Ondorioz, Mugi
txartelaren ezartzea kaos bat izan da”. Dena dela, EAJ-PNVren batzarkidearen
iritziz, pozgarria da jakitea, Foru Aldundiak Mugi txartelaren erabiltzaileei
kalte-ordainak emango dizkiela, txartelak garaiz egin ez dituelako eta,
ondorioz, erabiltzaileek txartel arrunta ordaindu behar izan dutelako.
Horren harira, Antxustegik segidakoa salatu
du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak presa handia izan du tarifa bakarra
ezartzeko eta, beraz, ez du zer gertatuko zen jakiteko aurreko azterketarik
egin eta, ondorioz, garraio publikoaren erabiltzaileak kaltetu ditu; izan ere,
ez da gai izan eskari guztiei erantzuteko eta, gainera, hainbat talde
beherapenetatik kanpo utzi ditu”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak
azpimarratu du, ezartze-prozesuaren kaosa arreta zerbitzura hedatu dela:
“Zerbitzua ez da egokia izan; izan ere, arreta zerbitzua emateko telefonoek eta
bulegoek gainezka egin dute eta Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez dio
arazoari behar den bezala aurre egin”.
Bilduk ez du onartu izan nahi EAJ-PNVren
batzarkide Joseba Antxustegiren kritika eta, ondorioz, ez da adostasunik egon.
Antxustegik berak azaldu duenez, talde guztiek onartu dute Mugi txartelaren
ezartze-prozesuan gauza dezente hobetu behar direla eta, beraz, prozesua ez
dela egokia izan. Baina aitzitik, Bilduk nahiago du kritikari entzungor egin,
Mugiren ezartzea kaos bat izan dela aitortu baino lehen. Beraz, Bilduk begiak
itxi ditu eta, horrek, ez du arazoa konpontzen.
Joseba Antxustegik, halaber, honakoa esan du:
“Bilduk nahastu egiten ditu txartel bakarra eta tarifa bakarra eta, gainera,
bereak ez diren merituak bere gain hartzen ditu. Beraz, Bilduri gogoratu behar
diogu Foru Aldundiak Lurraldebus txartel bakarra duela bi legealdi sortu zuela
eta, lehengo legealdian Arantxa
Tapia Mugikortasuneko foru diputatuak sustatu eta hedatu
zuela. Orain, Mugik prozesu hori guztiari amaiera ematen dio eta tarifa bakarra
ezartzen du. Hori guztia da, hain zuzen ere, Bilduk ahaztu egin duena”.
Horrenbestez, Antxustegik Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, txartel
bakarra eta tarifa bakarra Bilduren aginteko Foru Aldundiaren ekimena direla
esateari uzteko, gezurra delako. Are gehiago: “Tarifa bakarra 2012ko
urtarrilean indarrean egon behar zuen, baina Bilduk urtebete atzeratu du eta
kaos bat izan da, Bilduk bat bateko erabakiak hartu dituelako, eta, ondorioz,
herritarrak nahastu eta haserretu dituelako”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa
gogoratu du: “Norbaitek garraio publikoaren alde egin badu, hori EAJ-PNV izan
da. Izan ere, txartel bakarra egin zuen, tarifa bakarra ezartzeko dena prest
utzi zuen eta, gainera, errepideak finantzatzeko talde txostengilean proposatu
zuen bidesarien bidez jasotakoaren zati bat garraio publikoa sustatzeko
izatea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario