13 de septiembre de 2013

EAJ-PNV-K DIPUTATU NAGUSIARI ESKATU DIO, ARGITZEKO HARTUKO DITUEN NEURRIAK, HAIN ZUZEN ERE, ASTIGARRAGA ETA HERNANI ARTEKO EGONLEKUETAKO BIZILAGUNEN SEGURTASUNA BERMATZEKO NEURRIAK ARGITZEKO



Zorione Etxezarraga batzarkide jeltzalea arduratuta dago, Bilduk behin-behineko proiektu humanitarioa behin-betikoa bihurtzen ari delako, URA uraren euskal agentziarekin koordinatu gabe eta, ondorioz, Bildu bertako bizilagunen segurtasuna kolokan jartzen ari da.



EAJ-PNV batzarkide taldea arduratuta dago, izan ere URA uraren euskal agentziak Astigarraga eta Hernani arteko errumaniar komunitatearen egonlekua uholdeak izateko arrisku-gunetzat jo duelako. Hori dela eta, batzarkide talde jeltzaleak Martin Garitano diputatu nagusiari azalpenak emateko eskatu dio, hain zuzen ere, egonlekuaren bizilagunen segurtasuna bermatzeko Foru Aldundiak hartuko dituen neurriei buruzko azalpenak emateko.

Zorione Etxezarraga batzarkide jeltzaleak eta Astigarragako EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “Bere garaian EAJ-PNVren udal taldeak oniritzia eman zion behin-behineko egonlekuari eta proiektu humanitarioari. Baina aitzitik, behin-behineko kokapenean etxebizitza berriak – biosostenibles direlakoak –  egiteko ikastaroak egiten ari dira eta eraikinak finkatzen ari dira hirigintza baimenik gabe eta URA uraren euskal agentziaren gomendioak kontuan izan gabe. Horren harira, URAk egonlekuaren gunea uholdeak izateko arrisku gunetzat jo du eta, ondrioz, egonlekuaren bizilagunen segurtasuna kolokan dago”.  

Era berean, Etxezarragak segidakoa salatu du: “Bilduk ez ditu taldeak behar bezala informatu eta, gainera, eraikinak egiteko proiektua egin du lekua aztertu gabe eta URA uraren euskal agentziaren gomendio teknikoak kontuan hartu gabe”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario