27 de diciembre de 2013

EAJ-PNV-K ADIERAZI DU ONA DELA GIPUZKOAK PARTE-HARTZEA EUSKADIKO ZERGA-ITUNEAN



Batzarkide jeltzale Jose Corchonek salatu du, Bildu alderdikeriaz baliatu dela eta ez duela akordiorik lortzeko borondatea izan. Gainera, Bilduk dio gauza asko aldatu behar direla zerga arloan, baina aitzitik, ez die zuzenketarik egin zerga-arau proposamenei”. 



Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EAJ-PNV, PSE eta PP alderdien aldeko bozkaz baliatuta, zerga-arau aldaketa onartu dute. EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek adierazi du, zerga-arauek segurtasun juridikoa bermatuta dutela eta segidakoa salatu du: “Bilduk herritarren iritzia manipulatzen saiatu da eta, horretarako, besteak beste, Gipuzkoa zerga-apokalipsirako bidean dagoela esaten aritu da”.

Era berean, Corchonek esan du, Bilduk ez duela borondaterik izan Euskadirentzako zerga-arloko akordioarekin bat egiteko. Izan ere, ezker abertzaleak erabaki du EAJ-PNVrekin zerga-itunik ez egitea. Hortaz, Bilduk alderdikeriaz baliatu da akordiorik ez egiteko. Gainera, Bilduk dio gauza asko aldatu behar direla zerga arloan, baina aitzitik, ez die zuzenketari egin zerga-arau proposamenei.

Jeltzaleen batzarkideak, halaber, honakoa salatu du: “Berriro ere, Bilduk eginahalak egin ditu zerga-arauak onartuak ez izateko. Bilduk erakundeak alderdikeriaz erabili ditu, zerga-arauen onarpena oztopatzen saiatu da eta, horretarako, alarma sortzen saiatu da. Hala ere, nahiz eta Bilduk kontrakoa esaten duen, hiru zerga-arauek Gipuzkoako berezitasunak errespetatzen dituzte eta, gainera, gainerako Euskadiko lurraldeekin bateratzea bilatzen dute”.

Azkenik, hona hemen Jose Corchonen hitzak: “Gaur, berriro ere, agerian gelditu da Bilduren zerga-ereduaren porrota eta bakardadea. Izan ere, Bilduren ereduak bakarrik dirua bildu nahi du. Baina aitzitik, zerga-politikak krisiari aurre egiteko tresna izan behar du. Hain zuzen ere, erakundeek nahikoa finantza edukitzeko tresna, ekonomia sustatzeko tresna, zerbitzuak mantentzeko tresna eta gizarte politikan murrizketarik ez egiteko tresna izan behar du. Eta hasitako zerga-aldaketari esker, inbertsio berriak egingo dira, aberastasuna eta enplegua sortuko dira eta kontsumoa handituko da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario