Batzarkide-talde
jeltzaleak hurrengo astean osoko zuzenketa egingo dio Foru Arau proposamenari,
hain zuzen, N-I, A-15, N-121-A eta GI-632 errepideetan arkuen bidezko bidesarien sistema ezartzeko Foru Arau
proposamenari.
EAJ-PNV batzarkide
taldeak eta Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz
Ugartek bilera egin hutu Foru Aldundiaren bidesarien gaineko proposamenari
buruz hitz egiteko. Behin bilera amaituta, Aintzane Oiarbidek Larraitz Ugarte
foru diputatuari eskatu dio, kale egin duela onartzeko eta bidesarien gaineko
proposamena erretiratzeko. Hortaz, Oiarbidek segidakoa esan du: “Larraitz
Ugartek ez zuen kontra egin eta onartu zuen Bidegi sozietate publikoa
kaudimenduna dela, ekonomia-, tekinko- eta finantza-txostenek dioten bezala.
Are gehiago, txosten horiek publikoak dira, nahiz eta Larraitz Ugartek berak
hedabideen aurrean kontrakoa esan duen. Gainera, Bilduren aginteko Foru
Aldundiaren 2014ko aurrekontu proposamenean agerian gelditzen da Bidegi
kaudimenduna dela. Beraz, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru
diputatuari aitzakiak amaitu zaizkio, hain zuzen ere, azkeneko bi urte eta
erdian errealitate faltsua irudikatzeko erabili dituen aitzakiak amaitu
zaizkio”.
Horren harira,
EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Larraitz Ugartek Foru Aldundia eta
errepideen kudeaketa erabili dituela arerio politikoari eraso egiteko. Eta,
orain, eragileek, sindikatuek, alderdi politikoek eta gertuko lurralde
historikoek zein autonomia erkidegoek gogor erantzun diote, hain zuzen ere,
Larraitz Ugarteren arrakastarik gabeko politikari gogor erantzun diote. Beraz,
Ugarte foru diputatuak liskarra baino ez du lortu eta akordioa eta adostasuna
oztopatu ditu.
Era berean, Aintzane
Oiarbidek Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari segidakoa
eskatu dio: “Zorrotza izateko eta bidesarien gaineko proposamena erretiratzeko.
Larraitz Ugarte oso urduri dago, izan ere, inork ez du bere plangintzarekin bat
egin”. Horrenbestez, EAJ-PNVren batzarkideak Ugarteri zorroztasuna eskatu dio
Bidegiren kaudimenaren gaineko txostenak egiteko orduan eta, halaber,
sozietatearen egoerari buruzko interpretazio maltzurrik ez egiteko. Izan ere,
agerian gelditu da Bidegi kaudimenduna dela eta azkeneko urteetan egindako
inbertsioei aurre egiteko gai dela. Hori dela eta, EAJ-PNVk Larraitz Ugarteri
eskatu dio bidesarien gaineo Foru Arau proposamena erretiratzeko, kale egin
duela onartzeko eta lehengo legealdiko tarifak ezartzeko talde-txostengilearen
ondorioak kontuan hartzeko, baldin eta Ugartek Gipuzkoarentzako akordio onak
lortu nahi baditu.
Oiarbidek, halaber,
honakoa salatu du: “Larraitz Ugarteren kudeaketa oso eskasa da eta gipuzkoarrek
garesti ordainduko dute. Eskaintza publikoa atera du bidesariak kobratzeko
arkuak jartzeko, hain zuzen ere, gizartearen eta politikaren eragileek
baztertzen dituzten arkuak. Beraz, Larraitz Ugartek kale egingo duen sistema
erosi du eta, horrek, administrazio-xahutzea eragin du, izan ere, kostua oso
handia izan da eta lehenago edo beranduago jakingo dugu. Hortaz, foru diputatua
erakundea kaltetzen ari da, hain zuzen ere, orain arte egoki kudeatutako
erakundea kaltetzen ari da. Hau da, Foru Aldundiaren ospe ona kaltetzen ari
da”.
Gainera, jeltzaleen
hautetsiaren iritziz, Etxegaraten bidesaria ez jartzeak – gogoan izan, egunero
10.000 kamioik Gipuzkoa zeharkatzen dutela – garesti ateratzen ari zaiola Foru
Aldundiari, izan ere, ez ditu jaso milioika euro, hain zuzen ere, errepideak
finantziatzeko eta mantentze-lanetarako milioika euro.
Azkenik, Aintzane
Oiarbidek segidakoa aditzera eman du: hurrengo astean, EAJ-PNVk osoko zuzenketa
egingo dio Foru Arau proposamenari, hain zuzen, N-I, A-15, N-121-A eta GI-632
errepideetan arkuen bidezko bidesarien
sistema ezartzeko Foru Arau proposamenari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario