Batzarkide-jeltzale
Joseba Antxustegik Larraitz Ugarteri leporatu dio herritarren atentzioa
besteratu nahi izana, babesik ez duela ezkutatzeko, hain zuzen ere, errepideen
finantziazioa eta mantentze-lanak egiteko bere proposamenak inoren babesa ez
duela ezkutatzeko.
Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek gaur goizean esan du EAJ-PNVk
lehengo legealdian bankuekin ituna egin zuela Deskargan bidesaria jartzeko,
betiere, Batzar Nagusietan akordiorik lortu gabe. Horren harira, EAJ-PNVren
batzarkide-taldeak salatu du Larraitz Ugartek manipulatu eta gezurra esan duela
porrote gin duela ezkutatzeko. Horiek horrela, batzarkide-jeltzale Joseba
Antxustegik segidakoa esan du: “Beste behin, Mugikortasun eta
Bide-Azpiegituretako foru diputatuak herritarren atentzioa besteratu nahi izan
du, baina, dagoeneko, estrategia hori ez da sinesgarria, izan ere, Larraitz
Ugartek ezkutatu nahi du bere proposamena babesik ez duela, hain zuzen ere,
errepideen finantziaziorako eta mantentze-lanak egiteko proposamenak inoren
babesa ez duela ezkutatzeko”.
Ildo beretik,
Antxustegiren ustez, Larraitz Ugartek nahita ezkutatu ditu lehengo legealdiko
batzorde-txostengilearen ondorioak. Bertan, batzorde-txostengilearen
ordezkariek zehaztu zituzten ibilgailuentzako bidesariak ezartzeko irizpideak,
betiere ‘eraiki berriak diren
errepideetan’ – hau da, autopista zein autobideetan –. Eta, hain zuzen ere,
Deskarga errepide horien artean dago.
Halaber, EAJ-PNVren
batzarkideak honakoa zehaztu du: “Batzorde-txostengilearen ondorioetan segidako
errepideak aipatzen dira: ‘ekialde-mendebalde
korridorean, Zumarraga-Urretxu gauzatzen ari den bidezatia; Urretxu-Antzuola laster
hastear dagoena; eta azken hau Bergarara iristeko jarraitutasun-proiektua, AP1
eta N-I errepideen arteko zeharkako lotunea bukatzeko’”.
Azkenik, Joseba
Antxustegik azpimarratu du, EAJ-PNVren aginteko Foru Aldundiaren eta Bilduren
aginteko Foru Aldundiaren kudeaketen arteko ezberdintasuna: “Lehengo legealdian,
EAJ-PNVren foru gobernuak adostasuna lortu zuen errepideak finantzatzeko
politikak egiteko; baina aitzitik, egun, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako foru diputatuaren proposamenak porrote gin du eta, hain zuzen
ere, porrot hori ezkutatzeko Larraitz Ugarte manipulatu eta gezurra esan du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario