21 de febrero de 2014

EAJ-PNV-K FORU ALDUNDIARI LIDERGOA ESKATU DIO, HIGER ITSASARGIRAKO BIDEA BEHIN BETIKO KONPONTZEKO



Batzarkide jeltzale Eider Mendozaren ustez, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana Higerreko bidea konpontzeko, baina, batez ere, erabiltzaileen eta Lurgorriko zein Iterlimeneko auzolagunen segurtasuna bermatzeko. 



Gero eta gehiago dira euriak errepideetan eragiten dituen lurjauziak. Horien adibide da Hondarribiko kaiatik Higerreko itsasargirako bidean izandakoa. Izan ere, hainbat lurjauzi gertatu dira, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpondutako lurjauziak, baina konponketa horiek ez dute ezertarako balio izan.

Azkeneko lurjauzia otsailaren 1ean eta 2an gertatu zen. Orduan, euri eta itsaso ekaitzak lurjauzia eragin zuen Higer itsasargirako bidean eta, ondorioz, errepidea itxita dago. Lurjauziaren konponketa kudeatzea oso zaila da, izan ere, bertan hainbat erakundek dituzte eskumenak. Hori dela eta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak ebazpen-proposamena egin zuen eta bertan honakoa eskatu duen: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta gainerako erakundeek – Eusko Jaurlaritza, Hondarribiko Udala eta Kostas – elkarlanean aritzeko arazoa behin betiko konpontzeko.

Gaur goizean, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean, batzarkide-taldeek EAJ-PNVk alderdi sozialistarekin adostutako proposamena eztabaidatu eta onartu dute. PP taldeak proposamena babestu du eta Bildu eta Aralar taldeak abstenitu dira. EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak honakoa esan du: “Helburua da arazoa behin-betiko konpontzea, betiere, errepidearen erabiltzaileen eta Lurgorriko eta Iterlimeneko auzolagunen segurtasuna bermatuz. Izan ere, auzotarrek ikusi dute nola lurjauziak bere etxebitzitzak arriskuan jarri dituen.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, jeltzaleek 2014ko aurrekontuari zuzenketa egin ziotela, hain zuzen ere, erakundeen arteko elkarlana sustatzeko, betiere, errepide horretako lurjauzien arazoa behin betiko konpontzeko; izan ere, Foru Aldundiak ez zuen aurrekontu-sailik egin. Baina aitzitik, zuzenketa ez zen onartu izan. Eta orain da unea auzia behin-betiko konpontzeko.

Azkenik, Eider Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Arazoa oso larria da, izan ere erabiltzaileen eta auzolagunen segurtasuna arriskuan dago. Beraz, lehenbailehen konpondu behar da, betiere, erakundeen arteko elkarlanean. Eta, hain zuzen ere, erakundeek konponbide tekniko onena bilatu behar dute eta, ondoren, aurrekontu-sailak egin eta konponbidea finantziatu. Jakin badakigu arazoa larria dela, hori dela eta, Foru Aldundiari eskatzen diogu, itsaslabarraren jabegoa zeinnhai den ere, gainerako erakundeekin elkarlanean aritzeko eta arazoa konpontzeko, izan ere, errepidearen segurtasunean ere eragina izango du”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario