14 de febrero de 2014

EAJ-PNV-REN USTEZ, BILDUREN URDURITASUNA HANDITZEN DOA GIPUZKOAKO HONDAKIN PARTZUERGOAN GERTATZEN ARI DENA EZAGUTZEN ARI DEN BITARTEAN



Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenaren ustez, oso positiboa da fiskalak orain honakoa esatea: GHK delako partzuergoaren kudeaketak ez duela bat egiten indarreko foru arauarekin.



Fiskaltzak erabaki du errausketa-instalazioari buruzko ikerketa gelditzea. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Oraindik hainbat epaiketa egiteko dude, hori del aeta, fiskalak nahiago izan du auzia behin behineko gelditu. Dena dela, azpimarratu behar da fiskalaren dekretua, izan ere, bertan fiskalak berak adierazten du, errausketa-instalazioaren eraikuntza gelditzea kostu handia izan duela, behin enpresa eraikitzaileekin kontratua etenda. Beraz, fiskalaren ustez kostu hori funts publikoetatik ordaindu da eta hori oso larria da eta ikertzen jarraituko du”.

Ildo beretik, Ezeizabarrenak esan du, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek bere kudeaketaren ondorioak ondo ezagutzen dituela, baina ez diola axola errausketa-instalazioaren enpresa eraikitzaileei milioika euroko kalte-ordainak ordaintzea – gipuzkoarrek ordainduko dituzte – ezer ez egiteagatik. Gainera, batzarkide jeltzaleak segidakoa salatu du: “GHK delako partzuergoaren presidente Ainhoa Intxaurrandietaren kudeaketa iluna, izan ere, egun ez die Partzuergoko Batzarraren kideei akordioaren berri eman, hain zuzen ere, errausketa-instalazioaren eraikuntza behin betiko gelditzeko akordioaren berri”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, oso positiboa da fiskalak orain honakoa esatea: Partzuergoaren kudeaketak ez duela bat egiten indarreko foru arauarekin eta egungo hondakinak kudeatzeko plangintzak baimen guztiak eta Europar Batasunaren betebeharrak betetzen dituela. Baina aitzitik, Bilduk ez du plangintza aintzat hartu, are gehiago: kontra egin dio eta, ondorioz, hondakinen kudeaketa kaos batean bihurtu du.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa esan du: “Epaiketak egiten diren arte, ondo deritzogu fiskalak honakoa esatea: lehengo legealdian errausketa-instalazioa eraikitzeko lege-, prozedura- eta baldintza tekniko guztiak bete zirela. Hori dela eta, auziak irekita jarraitzen du, izan ere, Bilduk, oraindik, ez du bete hondakinen gaineko foru araudia eta, hori, EAJ-PNVren ustez oso esanguratsua da”.

Azkenik, Ezeizabarrenak Iñaki Errazkin foru diputatuari eskatu dio, betetzeko 7/2008ko Foru Araua; ontzat hartzeko gehiengoen oinarri demokratikoa; eta baztertzeko burututako gertakarien politika eta pentsatu gabeko, zehaztu gabeko eta eraginkorrik gabeko plangintzak.

Batzar Nagusietan batzordea

Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusietan GHK delako partzuergoari buruzko azterketa batzordea izan da gaur goizean- Bertan, Xabier Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Agerian gelditu da Bilduren urduritasuna handitzen doala, GHK delako partzuergoan gertatzen ari dena argitzen ari den bitartean”. Hortaz, Ezeizabarrenak salatu du, Bildu ez dela gardena izan eta, beraz, orain, koalizioaren kideak urduri jartzen hasi dira, izan ere, ez dute nahi jendeak ezagutzea Gipuzkoan egiten ari diren hondakinen kudeaketa iluna. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario