16 de abril de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK EZ DUELA EKIMENIK EGIN EUSKARA SUSTATZEKO LEGEALDI OSOAN



Batzarkide jeltzale Zorione Etxezarragak honakoa esan du: “Bilduk gauza bakarra egin du hiru urtetan: EAJ-PNVren aginteko lehengo legealdiko foru gobernuaren ekimenak garatu”. 



Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak parte hartu du, gaur goizean, Euskararen Normalizaziorako eta Erabilerarako Politiken batzordean. Bertan, batzarkide taldeei segidakoaren berri eman die: kontratazio administratiboen arloan hizkuntza-irizpideak ezartzeari buruzko egoeraren berri. EAJ-PNVren batzarkide Zorione Etxezarragak kritikatu du, zuzendariak ez duela departamentuaren ekimenen berri eman, baizik eta, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren delegatuaren esku-sartzeaz baliatu dela – gogoan izan, Urquijok kontratazio administratiboak egiteko hizkuntza-irizpideen gaineko salaketak egin dituela – Foru Aldundiaren ekimen falta ezkutatzeko”.

Horren harira, Etxezarragak honakoa salatu du: “Bilduk ez du euskara sustatzeko ekimenik egin hiru urte hauetan. Epe horretan Bilduk egin duen gauza bakarra honakoa izan da: Udal<>ekin bezalako ekimenak garatu, hain zuzen ere, lehengo legealdiko EAJ-PNVren aginteko foru gobernuak egindako ekimenak garatu”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak esan du, Foru Aldundiaren Euskara zuzendariak Bilduren kudeaketa kaskarra ezkutatu nahi izan duela. Gogoratu behar da, Foru Aldundiak udalei aholkua eman ziela kontratazio administratiboak egiteko hizkuntza-irizpideak kudeatzeko, nahiz eta ez Foru Aldundiak, ez udalek, eskumenik ez duten. Izan ere, Eusko Jaurlaritzari dagokio hori kudeatzea eta, hori da, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuaren delegatu Carlos Urquijok salatu duena. Horrenbestez, Foru Aldundiak udalak jokoz kanpo utzi ditu”.

Zorione Etxezarragak, halaber, kritikatu du, Foru Aldundiaren Euskara zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren aurka egin izana: izan ere, Zigor Etxaburuak Eusko Jaurlaritzari leporatu dio ez duela ezer egin euskara normalizatzeko eta sustatzeko. Baina aitzitik, batzarkide jeltzalearen ustez, Bilduk ez du esan nahi, behin Carlos Urquijoren salaketak ikusita, Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari babesa eskatu ziola.
Azkenik, Etxezarragatk Bilduri honakoa eskatu dio: “Euskara alderdikeriaz ez erabiltzeko eta euskara sustatzeko eta normalizatzeko politikak garatzeko, hain zuzen ere, lehenego legealdian EAJ-PNVren aginteko Foru Aldundiak egindako politikak garatzeko”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario