11 de julio de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK ATZERA EGIN DUELA GARDENTASUNEAN ETA GOBERNU ONAN



Gipuzkoako EAJ-PNVren Prest ekimenaren Gobernu Ona talde-txostengilearen arduradun Imanol Lasak esan du, Bilduren kudeaketa iluna, sekretuz beteta eta inposizioan oinarrituta dela, nahiz eta Gardentasunaren gaineko Foru Araua duela sei hilabete onartu zen.



2014.urtearen hasieran Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gardentasunaren gaineko Foru Araua onartu zuten. EAJ-PNVk, Bilduk, Aralarrek eta PPk foru arauaren alde bozkatu zuten eta, ondorioz, Bilduren aginteko Foru Aldundiak segidako konpromisoa hartu zuen: jarduera publikoan gardena izatea sustatzea. Baina aitzitik, sei hilabeteren ondoren EAJ-PNVk salatu du Bilduk atzera egin duela gardentasunean. Imanol Lasa da Gipuzkoako EAJ-PNVren Prest ekimenaren  Gobernu Ona talde-txostengilearen  arduraduna eta Bilduren jarrerari buruz honakoa esan du: “Bilduk jarrera itxia du erakundeetan eta, ondorioz, bere kudeaketa iluna da, sekretuz beteta dago eta inposizioan oinarritzen da. Horiek horrela, Bilduk ez du bere hitza betetzen eta, ondorioz, ez du kontuan hartu Batzar Nagusiek onartutako Gardentasunaren gaineko Foru Araua” (2014ko otsailaren 10ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Horren harira, Imanol Lasak segidakoa salatu du: “Bilduk ez die informaziorik ematen Batzar Nagusietako gainerako taldeei, ez ditu batzarkide-taldeen eskaerak aintzat hartzen, eta ez du gehiengoak onartutakoa betetzen. Eta gogoratu behar da, Batzar Nagusiek ordezkatzen dutela gipuzkoarron subiranotasuna”. Hortaz, Gipuzkoako EAJ-PNVren Gobernu Onaren arduradunak Foru Aldundiari eskatu dio, bere kudeaketari buruz eraginkortasunez kontu emateko eta herritarren, alderdi politikoen eta erakundeen arteko harremana sendotzeko eta, beti, harreman hori konfiantzan oinarritzeko”.

Era berean, Lasak Bilduri leporatu dio, ekimen berririk egin ez izana herritarrei informazio guztia emateko: eta, hain zuzen ere, besteak beste herritarrek honakoa ezagutzeko: foru diputatuen agenda; egiten ari diren dokumentu zein plangintzak; eta, dokumentu horiek egiten dituzten herritarrak zein erakundeak. Gainera, Bilduk ez du aldatu kontratu publikoak egiteko eredua eta, ondorioz, kontrolik gabeko kontratu txikiak lehenesten ditu. Hortaz, Imanol Lasak Bilduren aginteko Foru Aldundiari segidakoa eskatu dio: “portaera etikoa izateko kontratazioak egiterakoan, proiektuak garatzerakoan eta kudeaketaz arduratzen diren pertsonen eguneroko zereginetan”.


Prest ekimenaren Gobernu Ona talde-txostengilearen arduradunak, halaber, gogorarazi du, Foru Arauak hainbat eskari jaso dituela eta, besteak beste, honakoa: Internet-en gardentasunari buruzko ataria egiteko eta, bertan, kontratazioei, hitzarmenei eta diru-laguntzei buruzko informazioa jartzeko”. Ildo beretik, Imanol Laak segidakoa esan du: “Ez dakigu Bilduren aginteko foru gobernuak zerbait egin duen, izan ere, ez dago berririk. Foru Aldundiak bakarrik bere webgunea piska bat txukundu du. Hori dela eta, Bilduri eskatzen diogu, datuak publikoak egiteko, betiere, herritarrek informazio guztia izateko”.

Gainera, Gipuzkoako EAJ-PNVren Gobernu Onaren arduradunaren ustez, herritarrek oraindik ez dute ulertzen finantza- eta aurrekontu-politikaren garapena: “Sei hilabete igaro dira Foru Araua onartu zenetik eta epe horretan Bilduk ez du ezer egin herritarrek Foru Aldundiaren kontuak uler ditzaten. Beraz, bada garaia Foru Aldundiak herritarrekin zein gizarte-eragileekin zuzeneko harremanak bultzatzeko, eta, era berean, kudeaketa bizkortzeko. Eta, horretarako, Bilduk kalitatezko kudeaketa egiteko sistemak ezarri behar ditu eta, beti, hurbila eta eraginkorra izan behar du”. 

Publizitatea

Azkenik, Lasak honakoa salatu du: “Bilduk ez du bete Foru Aldundiaren publizitatea arautzen duen Foru Araua. Eta hori oso larria da, izan ere alderdikeriaz baliatzen da funts publikoak erabiltzeko hainbat idatzizko komunikabideetan iragarkiak egiteko – beste komunikabide batzuetan, ordea, ez du iragarkirik egiten –, eta, beti, azalpenik eman gabe”. Hori dela eta, Bilduri segidakoa eskatu dio: “Baztertze horrekin amaitzeko eta honako irizpideak betetzeko: lehenik, berdintasuna bermatzeko; bigarrenik, Gipuzkoako informazioa sustatzeko; hirugarrnik, hedapenean proportzionaltasuna izateko; eta azkenik, eraginkorra izateko”. Hortaz, Imanol Lasaren iritziz, berriro ere agerian gelditu da Bilduk erakundeak alderdikeriaz erabiltzen dituela eta bakarrik saritzen dituela bere iritzi bereko komunikabideak – eta hain zuzen ere, hori erakutsi dute legealdian zehar komunikabideetan jarritako iragarkiek –. Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Diputatu Nagusiari eskatu dio Batzar Nagusietan azaltzeko zergatik Bilduren aginteko foru gobernuak komunikabide jakin batzuk baztertzen dituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario