21 de septiembre de 2011

ITZIAR AGIRRE: “EZINBESTEKOA DA ZERGA KIDEKETARKO SAILAN ZERGA-POLITIKAREN INGURUKO EZTABAIDA EGITEA, EUSKADIKO ZERGA POLITIKA DESARMONIZATU EZ DADIN”.

Itziar Agirre
Ogasun eta Finantzetako batzordean EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak adierazi duenez, “Bilduk, PSOEk eta Aralarrek aurkeztutako proposamenean, ahaztu egiten dira gure enpresak hazkunde ekonomikoa bideratu edo jarduera ekonomikoa suspertu dezaketen erreferentzia direla”.

Zerga-politikaren inguruan Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den eztabaidan, Ogasun eta Finantza arloetan EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile, Itziar Agirrek honakoa adierazi du: “BIldu, PSOE eta Aralar alderdiek adostu duten proposamenean zehaztapen falta dago”. Agirreren ustez, “lurraldeko enpresak ez dituzte aipatu, eta, hain zuzen, haiek dira hazkunde ekonomikoa bideratu eta jarduera ekonomikoa suspertu dezaketenak”. Gainera, EAJ-PNVren bozeramaileak nabarmendu duenez, “Zerga Kideketarko Saila ere ez da aipatzen; bertan lurraldean desarmonizaziorik ekiditeko erabakiak hartzen dira”.

Honenbestez, Itziar Agirrek ondorengoa esan du: “Ezinbestekoa da Zerga Kideketarako Sailan zerga-politikaren inguruko eztabaida egitea, Euskadiko zerga-politika desarmonizatu ez dadin. Izan ere, guk bakarrik, Bizkaia eta Araba kontuan hartu gabe, ezin ditugu erabakirik hartu, horrek Euskadira desarmonizazioa ekarriko baitu”. Ildo beretik, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, “proposamena Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzenduta dago, eta ez Zerga Kideketarako Sailera, hurrengo hiru hilabeteetan beharrezkoak irizten dituen neurriak har ditzan. Horrela aldundia baldintzatu egiten da, eta kideketarako sailera joan behar duenean, proposamenari men egin beharko dio, eta, beraz, desarmonizazioa sortuko da”.

Gainera, Itziar Agirrek azaldu duenez, “Batzar Nagusietan ezaguna dugu zer den desarmonizazioa. Aurreko legealdian ondare-zergaren ezabatzearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 7 milio euroko zorra du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. EAJ-PNV poztuko da aldundiak 7 milioi euro horiek berreskuratzen baditu”.

Amaitzeko, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak segidakoa gaineratu du: “Zerga-politikaren eztabaida egiten ari gara, baina foru gobernuak ez du oraindik enpresei laguntzeko neurririk aurkeztu, lurraldeko jarduera ekonomikoari bultzada eman ahal izateko”. Honenbestez, Itziar Agirreren iritziz, “onartutako proposamenak hauteskundea kutsua du. Antza denez, Estatu osoan jokoan da zeregak nortzuei igo eta nortzuei ez lehena zein den. Jarrera populista honekin, lurraldean aberastasuna sortzeko gaitasuna – zorpeteze maila hobetuz eta erakundeen arteko elkarlana, akordioa eta adostasuna sustatuz – nortzuk duten ahazten dute”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario