EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak azaldu duenez, “atzo Bilduri leialtasuna eta errespetua eskatu genizkion, EAJ-PNV eta gobernuaren arteko harremanak zuzendu daitezen”.
EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olano Radio Euskadin izan da goizean. Boulevard irratsaioan elkarizketa egin diote, eta ondorengoa esan du: “Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztien arteko akordioekin, normalizazioaren bidean aurrerapausoak ematen ari dira, eta, gainera, herri honen historia beltzaren kapitulu bat itxi da, alderdi politikoen legearena alegia; nahiz eta arlo judizialean oraindik erabilera kaskarra duen”.
Era berean, Markel Olanok adierazi duenez, “Gipuzkoako Batzar Nagusietan egiten ari den lana oso ona da. Orain, lan hori, erakunde guztierata hedatu behar da; bai arlo politikoko erakundeetara, baita arlo judizialekoetara era”. Honenbestez, Olanok segidakoa eskatu du: “Ezin dana da adierazpen publikoetan ezker abertzaleari betoa jarri, eta pribatutasunean haiekin akordioetara iritsi. Hitzarmen horiek esplizituak izan behar dute, ez delako ezer gertatzen”. Hala, Markel Olanok gogoratu duenez, “hauteskudeen ondorengo lehenengo egunetan, PPk eta PSOEk Bilduren aurkako frontea osatzeko eskaintza egin ziguten; ezezkoa esan genuen eta direnak eta ez direnak esan zizkiguten. Orain, egun horietan betoa ezarri nahi zuten horiek, Bildurekin akordioetara iristen dira, politikaren arlotik bakearen lorpenera urratsak egin daitezen gizartearen gehiengoaren eskariari arrazoia emanez; eta horrek asko pozten nau”.
Martín Garitanok Katalunian egindako adierazpenen inguruan osoko bilkuran emandako azalpenei buruz galdetuta, Olanok honakoa erantzun du: “Harridura sortu ninduen Diputatu Nagusia testu bat irakurri izana. Nik planteatu nionari ez zuen erantzun, eta debatea saihestu zuen jarrera beligerantearekin. Horrek hanka sartu zuelaren zantzua baino ez zuen larriagotu, eta, gainera, ez zuen argitu victimen arteko diskriminaziorik dagoen ala ez”.
Ildo beretik, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, “Bilduk haien aurkako borroka politikoa izateko arrazoiak ematen dituen arren, niri gauzak beste ikuspegi batetik begiratzea gustatzen zaizkik: ezker abertzalea bide politiko eta demokratikoen aldeko apostua egin du, eta bide horretan, hainbat kontraesanai aurre egin beharko die; besteak beste, Espainiako bandera erakundeetan jartzearena”. Testuinguru honetan Markel Olanok ondorengoa kritikatu du: “Arduragabekeria da Baque Culinary Center-aren inaguraziora Diputatu Nagusia eta Foru Aldundiko ordezkaririk ez joatea, lurraldearen nahiekin eta beharrekin bat ez etortzea da; izan ere, Gipuzkoako etorkizunerako oso garrantzitsua izango den proiektua da”. Honenbestez, Bilduren jarrera salatu du, “populismoa eta demagogia bere jendearen aurrean egiten ari direlako, barne kontraesanak ekiditeko, nahiz eta ekintza horietako batzuk jarrera arduragabeak bultzatzen dituzten”.
Helena Franco Foru Diputuatuak 100milioi euroko zorra zegoela egin zituen adierazpenen inguruko galderari ere erantzun dio. Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak adierazi duenez, “atzo igorri nien mezua honakoa izan zen: Bilduren aldetik harremanetan errespetu faltarik somatzen badugu, ondorio politikoak egongo dira. Alabaina, ezin digute horrelako akusaziorik egin eta gero aurrekontuak onartzeko eskatu. Beraz, EAJ-PNVrekin duten harremana normalizatu behar dute, eta leialtasuna eta errespetua izan behar dute”.
Markel Olano ez dago ados Bildu, Aralar eta PP alderdien artean, Etxegarateko bidesaria kentzeko lortutako akordioarekin, nahiz eta errespeatzen duen. Hala ere, Olanoren aburuz, “erabat arduragabea iruditzen zaidana bigarren saihesbidearen ordainketa sistema ezabatzeko eskaria da. Azpiegitura hori erabiltzeagatik ordaintzen ez bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zorra haziko da, eta, ondorioz, gipuzkoarroi zergak igoko dizkigute; alta, nazioarteko trafikoa azpiegituraren mantenua eta erabilpena ordaindu ordez, herritarrok izango gara zergen bidez azpiegitura hori ordainduko dugunok”.
Amaitzeko, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak azaldu duenez, “Bildu, PSOE eta Aralar alderdiek aurkeztutako errenta altuei zergak igotzeko proposamenean abstenitu gara, desarmonizazioa sortuko delako”. Hori dela eta, Markel Olanok PSE-EEren jarrera salatu du, “Gipuzkoan zerga-politikaren aldebakarreko aldaketa ahalbidetu baitu, eta, horren ondorioz, Euskadin ere zerga-politikan desarmonizazioa sortuko baita”. Olanoren ustez, “PSE-EEk martxan jarri duen desarmonizazioa alderdikeria hutsa da eta hauteskunde kutsua du. Gainera, Gipuzkoan zerga gehiago ordainduko dira Bizkaian eta Araban baino. Hori gutxi izango balitz, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu gipuzkoarron zerga horietatik egiten den diru-bilketa, eta Euskal Autonomi Erkidego osoan inbertitzeko izango dira. Hau da, gipuzkoarrok zerga gehiago ordainduko ditugu, baina zerbitzu gutxiago jasoko ditugu”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario