Bide Azpiegituretako batzordean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek honakoa azpimarratu du: “Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesariak igoko ditu ibilbide motzetan. Honek Bilduren asmoak agerian uzten ditu; hots, gipuzkoarrok soilik errepideen mantenua ordainduko dugu, izan ere ez dute kontuan hartu egunero 10.000 kamioiek Gipuzkoa zeharkatzen dutela”.
Krisia dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak 25 proiektu berriro aztertuko ditu, eta, gainera, ibilbide motzetan ordaindu beharreko bidesariak igoko ditu. Bide Azpiegituretako batzordean EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Aintzane Oiarbidek Larraitz Ugarte foru diputatuari honakoa erantzun dio: “Bere adierazpenak departamentua kudeatzeko gaitasun eza estaltzeko baino ez dira”.
Honenbestez, Oiarbidek azpimarratu duenez, “gaitasun eza aipatzen dugunean segidakoagatik esaten dugu: finantziaziorako irizpideak eta irizpide teknikoak jarraitu dira, 25 proiektu horiek, eta azkeneko zortzi urteetan egindako lanak, aurrera eramateko. Beraz, ez dira apetak, alabaina planifikazio sistemetan aurreikusita daude, besteak beste, Euskal Herriko Errepideen Plangintza Orokorrean. Horregatik guztiagatik, hona hemen gure eskaria: foru aldundiak lurraldeko azpiegituren alde egin dezala, baita krisi egoera honetan ere; izan ere, Gipuzkoako gizartearentzat zein ekonomiarentzat ona da”.
Ildo beretik, Oiarbidek honakoa nabarmendu du: “Diputatuak egindako adierazpenen artean, Deskargako tunelaren inguruko irizpide aldaketa dago. Orain, lehentasunen artean sartu du, gure taldeak duela aste batzuk eskatu zuen bezala. Dena den, aldaketa horrek agerian uzten du, gobernuak duen plangintza eza”. Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak esan duenez, “proiektuen artean ez daude ez Karlos I-ren biaduktua, ez Hondarribiako aireporturako errepide berria; alta, ez daude Bilduren lehentasunen artean”.
Azkenik, ibilbide motzetan bidesariak igotzeko Aldundia egiten ari den hausnarketari buruz, hona hemen Aintzane Oiarbideren salaketa: “Bilduren nahia honakoa da: gipuzkoarrok soilik errepideen mantenua ordaintzea; izan ere, ez dute kontuan hartu egunero 10.000 kamioiek Gipuzkoa zeharkatzen dutela”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario