20 de octubre de 2011

EAJ-PNV-K GOGORATU DUENEZ, PATZUERGOAK DERRIGORREZ BETE BEHAR DU BATZAR NAGUSIEK ONARTUTAKO ARAUDIA ETA PLANGINTZA

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Arantza Tapiak honakoa esan du: “Gipuzkoako Hondakiken Patzuergoak GHHKPI-aren (PIGRUG) Aurrerapen Dokumentuan zehaztutako plangintza bete behar du”.

Hondakinen kudeaketari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugarteren adierazpenak entzun ondoren – Ugarteren ustez, Patzuergoak du eskuduntza -, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Arantza Tapiak segidakoa ohartarazi du: “Patzuergoak du hondakinen tratamendurako eskuduntza; hala ere, errespetatu behar du egun indarrean dagoen araudia eta plangintza, eta horretan Batzar Nagusiek dute eskumena”.

Ildo beretik, Tapiak gogoratu duenez, “aipatutako plangintza Foru Arau baten bidez onartua dago, hain zuzen, GHHKPI-ren (PIGRUG) Aurrerapen Dokumentuan; beraz, bete beharko du”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, “errauskailua ez da Patzuergoak asmatutako zerbait. GHHKPI-ren Aurrerapen Dokumentuan – Batzar Nagusiek onartu zuten 7/2008 Foru Arauaren bitartez – zehazten dira, bai errausketa-instalazioaren eginkizuna – prebenitu, birziklatu eta konpostatu ezin diren hondakinen balorizazio energetikoaren lorpena – bai instalazioaren neurriak.

Arantza Tapiak, halaber, aipatu ditu hondakinen kudeaketaren arloan erakunde bakoitzak dituen eskumenak; hain zuzen, honakoak: “Patzuergoaren eskumena da hondakinen kudeaketa altan; hots, hondakinen tratamendua. Aldiz, Udalen eta Mankomunitateen ardura da hondakinen kudeaketa bajan, hau da, zabor-bilketa”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario