Aitor Aldasoro,Aintzane Oiarbide,Markel Olano,Itziar Agirre,Lourdes Idoiaga |
Alderdi jeltzaleak Foru Aldundiari dei egin dio, obrak ez gelditzeko eta, bereziki, Deskargako tunelaren zatia (Urretxu eta Antzuola artean) lehenesteko.
EAJ-PNV batzarkide taldeak eta Goierriko zein Debagoienako erakundeetako ordezkariek (Aitor Aldasoro Beasaineko EAJ-PNVren bozeramailea, Aintzane Oiarbide Bergarako EAJ-PNVren bozeramailea, Itziar Agirre Urretxuko EAJ-PNVren bozeramailea eta Lourdes Idoiaga Oñatiko EAJ-PNVren bozeramailea) prentsaurrekoa egin dute. Bertan salatu dutenez, Foru Aldundiak Beasain eta Bergara arteko autobiaren obrak gelditzeko asmoa du. Errepide honekin, Gipuzkoako Biribilgunea amaitutzat emango da. Hona hemen Markel Olano jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen adierazpenak: “Beasain eta Bergara arteko autobia ezinbestekoa da Gipuzkoako Gaitasun Handiko Errepide-sarearentzat; izan ere, Gipuzkoako Biribilgunearen hegoaldeko zatia amaitutzat ematen da, eta lurraldearen barnealdeko eskualdeen lotura nabarmen hobetzen da”.
Era berean, Olanok gogoratu duenez, “Gipuzkoak mugikortasunaren eta bide-azpiegituren sistema aurreratua garatu du, hain zuzen, herritarrentzat oso egokia”. Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunak lurralde orekaren aldeko jarrera berretsi du, eta Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Ez dezala gelditu Goierriko zein Debagoienako herritarrentzat hain garrantzitsua den azpiegitura; alabaina, eskualde hauen lotura Gipuzkoa osoarekin hobetuko da”.
Ildo beretik, Markel Olanok azpimarratu duenez, “Gipuzkoako Batzar Nagusietan ebazpen-proposamena aurkeztu dugu. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen diogu, Beasain eta Bergara arteko autobiaren lanak bertan behera ez uzteko, eta, bereziki, Deskargako tunelaren zatia (Urretxu eta Antzuola artean) lehenesteko”. Olanoren iritziz, “azpiegitura hau eta Gipuzkoako Biribilgunean bere osotasunean beharrezkoak dira herrialde aurreratu baten alde egiten jarraitzeko”.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak, halaber, Foru Aldundiari eskatu dio, “gizartearen nahia zein hitzarmen politikoak errespeta ditzan; alta, proiektua gelditzeak lurraldearen orekarako atzerapen onartezina ekarriko du”.
Bestalde, Goierri eta Debagoienako ordezkarien izenean, Aintzane Oiarbide Bergarako EAJ-PNVren zinegotzi eta batzarkideak honakoa iragarri du: “Udaletxe guztietan mozioak aurkeztuko ditugu, lanak bertan behera utz ez ditzaten”. Oiarbidek azpimarratu duenez, “eskualdearen garapenerako oinarrizko azpiegitura da”. Hartaz, Bergarako udaleko EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, “betidanik, Beasain eta Bergara arteko autobia ametsa izan da; baina aitzitik, amesgaiztoa bihurtuko zaigu, baldin eta lan horiek gelditzen badituzte”.
Horregatik guztiagatik, hona hemen Aintzane Oiarbideren eskaria Foru Aldundiari: “Azpiegitura honetan inbertitzea nahi dugu; izan ere, krisiari aurre egiteko modu bat, lurraldearen oreka bermatzeko azpiegiturak egitea da”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario