Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “foru diputatuak ez daki bide-azpiegiturak orain arte nola kudeatu diren. Errepideak martxan direnean, ezin da zalantzan jarri egindako lana eta, gainera, soilik zorra azpimarratu. Ez dago zulorik; beraz, departamentuak ez du kiebra jo”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren bozeramaile Markel Olanok defendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bide-azpiegituretako kudeaketa azkeneko urteetan; izan ere gaitasun handiko bide-sarea martxan jarri du. Ildo beretik, Markel Olanoren iritziz, “arduragabekeria da eta foru diputatuaren ezjakintasuna agerian uzten du, egindako lana eta Bidegiren kudeaketa zalantzan jartzea, eta, horretarako, informazio manipulatua erabiltzea. Beraz, foru diputatuak ez daki orain arte bide-azpiegiturak nola kudeatu diren”.
Era berean, Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Gipuzkoarrok Gipuzkoako Biribilgunearen arrakasta ezagun dugu. Gaitasun handiko bide-sarea da, hain zuzen, eskualdeen arteko loturak hobetu dituena; eta, besteak beste, errepide hauek dira: Eibar-Gasteiz (AP-1), Urumeako Autobidea, Donostiako bigarren saihesbidea, Beasain-Bergara ardatza, eta AP-8aren hobekuntza”. Olanok zehaztu duenez, “100kilometro baino gehiago egin edo hobetu dira, eta 1.200 milioi euroko inbertsioa egin da”.
Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen ustez, “esfortzu hau Bidegik egindako lanari zor zaio; alta, arestian aipatutako bide-azpiegiturak finantzatu ditu, bidesarien eta Europako Inbertsio Bankuak (EIB) zein beste hamar entitateek emandako baliabideen kudeaketa eraginkorraren bidez, eta, gainera, foru aldundiaren aurrekontuak ukitu gabe. Hori gutxi bada, EIBk segidakoa eskatu zuen: lau kontu-ikuskapen egitea –teknikoa, juridikoa, trafikoarena eta aseguruena– eta Aldundiak Bidegiren finantza-oreka bermatzea. Urte eta erdiko lana izan zen, eta lortutako ekonomia zein finantza-baldintzak egun ezingo ziren lortu, banketxeek bizi duten egoera dela eta”.
Ildo beretik, hona hemen Markel Olanoren adierazpenak: “Larraitz Ugarte foru diputatuaren baieztapenak oso larriak dira; izan ere, ez da zilegi egindako lana zalantzan jartzea eta soilik zorra azpimarratzea, gertatutakoa jakin gabe, eta errepideak martxan direla. Ez dago zulorik, beraz, departamentuak ez du kiebra jo. Gipuzkoako errepideen egoera bikaina eta egindako lanak, bidesariei eta lortutako finantzazioari esker erdietsi dira. Errealitate hau arriskuan jartzea ezjakintasunaren adibide da; arduragabekeria galanta”.
Hala ere, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunarena buruz, “Larraitz Ugartek departamentua kudeatzeko gaitasunik ez duela erakutsi du; izan ere, lurraldeko mugikortasun politika arriskuan jartzen ari da”. Hartaz, Markel Olanok esan duenez, “benetako eta aurreikusitako trafikoen arteko aldea ez da hain garrantzitsua, eta ez du Bidegiren bideragarritasuna arriskuan jartzen. Arriskutsua dena, ordea, honakoa da: lurraldeko bide-azpiegituretako bidesarien inguruan irizpiderik edota politika argirik edukitzea”. Hala, Olanok segidako adibidea aipatu du: “6.500 kamioiek bigarren saihesbidea zeharkatzen dute, baina soilik 1.500ek AP-1a erabiltzen dute. Gelditzen diren 4.500 kamioietatik, kopuru handi batek ibilbide luzeak egiten ditu; beraz, trafikoa ondo bideratzen bada, eta 4.500 kamioietatik 1.000k AP-1 errepidea erabiltzea lortzen badugu, Bidegik urtean 10 milioi euro irabaziko ditu. Mugikortasuna kudeatzeko modu hau Frantzian ere erabiltzen dute”.
Markel Olanok, halaber, azpimarratu duenez, “errepideen kudeaketa zentzuduna egiten jarraitu behar dugu; hots, Aldundiari inongo kosturik eragin gabe. Horretarako, ezinbestekoa da, egunero errepideak erabiltzen dituzten 70.000 erabiltzaileei hobariak ematen jarraitzea; eta, orobat, N-Ietik AP-1 eta AP-8ra trafikoak bideratzea, batez ere, ibilbide luzeko kamioiak; alabaina, lurraldea zeharkatzen dute eta ez dute dirurik uzten errepideen mantentze lanetarako”.
Bidegiren eta Bidalanen arteko kontratuari buruz, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Prozesua gardena izan zen, eta Bidegiren kontseiluaren babesa jaso zuen aho batez – bertan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako indar politiko guztien ordezkariak daude -; izan ere, konponbiderik onena zen bai une honetako bai etorkizunerako”.
Azkenik, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Bidegiren lanagatik izan ez balitz, ezingo ziren Gipuzkoako errepideak bukatu; alta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua baldintzatuko zuten. Gainera, pilaketen ekonomia-ondorioei buruzko ikerketa batek honakoa dio: bigarren saihesbidea egin ez izanak ehunka milioi euroko kostua izango zuen. Beraz, Gipuzkoak Bidegiren zorraren bikoitza galduko luke, bigarren sahiesbidea eta AP-1 autobidea egin izan ez balira”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario