Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako batzordean jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Joseba Antxustegik honakoa esan du: “Alderdikeriak alde batera utzi behar ditugu Gipuzkoaren onurarako, eta intermodalitatea bermatuko duen tren zein autobus geltokia jarri behar da; horretarako abiapuntua aurreko legealdiko adostasuna izan behar du”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide taldeek Donostiako autobus geltokiaren inguruan eztabaidatu dute, Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako batzordean. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Joseba Antxustegiren ustez, “orain, garrantzitsuena autobus geltokiari irtenbidea ematea da”, eta segidakoa gogoratu du: “Aurreko legealdian alderdi guztiak ados jarri ginen geltokia Atotxan jartzeko. Beraz, ez zaigu inolaz ere serioa iruditzen orain PPk eta Aralarrek duten jarrera”. Honenbestez, Antxustegik azpimarratu duenez “jarrera horrek atzerapena baino ez du ekarriko. Autobus geltokiaren inguruan erabakirik ez hartzeak, dirua eta denbora galdu arazi egiten du”.
Era berean, Jeltzaleen batzarkide taldearen heledunaren iritziz, “alderdikeriak alde batera utzi behar ditugu Gipuzkoaren onurarako, eta intermodalitatea bermatuko duen tren zein autobus geltokia jarri behar da; horretarako, abiapuntua aurreko legealdiko adostasuna izan behar du. Hots; autobusean edota trenean iristen diren bidaiariak geltokian bertan trena zein autobusa hartzeko aukera izan behar dute, lurraldeko beste herrietara edota Donostiako beste auzoetara joateko”.
Joseba Antxustegik, halaber, EAJ-PNVren Atotxaren aldeko apustua berretsi du. Hona hemen Antxustegiren adierazpenak: “Guk intermodalitatean sinisten dugu, eta, gainera, Atotxa lekurik egokiena dela uste dugu. Hori dela eta, honakoa eskatzen dugu: geltokia lehenbailehen eraikitzea, erosoa izatea, eta puntako teknologia edukitzea”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario